D'Capricho
Danieuris eta Daniellis Moya Ávila ahizpek osatutako La Habanako duoa.
Danieuris eta Daniellis Moya Ávila ahizpek osatzen duten D’Capricho musika duoak Kubako canción-aren tradizio guztia biltzen du, bere melodien edertasunarekin eta bere erritmoen oparotasunarekin, aldi berean, abesti ezagunenen interpretazio berritzaileak eskainiz eta baita abesti berriak sortuz ere.
Musikapen lan honen bidez, Kubako poeta onenen lana nabarmentzen da, eta aldi berean, demostratu egiten da Kubako musikak erritmo eta melodia kutsakorrez gain, testu landuagoak ere erabil ditzakeela. Habanera, danzóna, boleroa, sona, cha-cha-cha, feelinga, canción generoa edota fusioa erabiltzen dute, besteak beste Dulce María Loynaz, Fina García Marruz, Roberto Fernández Retamar, Antón Arrufat, Miguel Barnet, Nancy Morejón, Carilda Oliver Labra, edota Cintio Vitieren testuak abesteko.
Bestalde, euskal musikari eta artistekin izandako kontaktuei esker, 2010. urtean, duoak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Ongi etorri Pupu eta Lore” diskoko 5 konpozizio musikaletan hartu zuen parte. Bere errepertorioan zenbait euskal poeten abestiak ere nabarmentzen dira: Leire Bilbao, Jon Gerediaga, Joseba Sarrionandia, Xabier Lete, Miren Agur Meabe, Arrate Mardaras…
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Uztailak 29
- Ordutegia19:30
- LekuaUhagoneko terraza
Markina-Xemein - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaElebietan


