Udako kontzertuak ROOF Euskalduna Terrazan: Música Invisible
Udako kontzertuak ROOF Euskalduna Terrazan, Bilboko Kongresu eta Musika Jauregiaren zazpigarren solairuan kokatutako eszenatoki paregabean. Zuzeneko eta aire zabaleko musika igande honetan, uztailak 16, 13:00etatik aurrera, oraingo honetan Música Invisible-ren emanaldiarekin.
ROOF Euskalduna Terraza 360°-ko panoramikadun kokapenetik aire zabaleko eta Euskalduna Bilbaoren kanpoko espazioetako emanaldien zikloaren bigarren kontzertua da hau. 'Música de cine' izeneko piano emanaldi honetan filmetako soinu bandak interpretatuko dira, zinemaren historian zehar ibilbide zabal batean eta garai guztietako zintetatik ateratako gutxienez 50 pieza entzuteko aukerarekin.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Uztailak 16
- Ordutegia13:00
- Lekua Euskalduna Jauregia
Abandoibarra Etorbidea, 4
Bilbao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Euskalduna Jauregia


