"Milicua Museum", Pablo Milicuaren erakusketa
"Milicua Museum" erakusketa 1960an jaiotako artista bilbotar Pablo Milicuaren atzera begirakoa da. Milicua 1973an hasi zen margotzen; Salvador Dalí, pop art-a eta tebeoak izan zituen lehen inspirazio- eta eragin-iturri. 1986an Gasteizera lekualdatu zen, eta han bizi izan zen 2003ra arte. Laurogeiko hamarkadaren amaieran izaera objektual eta eskultoriko baterantz eraman zuen bere estiloa, eta, horren ondorioz, mosaiko- eta metaketa-lanetara jo zuen.
Artistaren lanaren abiapuntua material esanguratsuak biltzea eta artxibatzea da. Material horiek, ondoren, egitura narratibo gisa berrantolatuko dira, mihiztaketa- eta collage-tekniken bidez, suntsitze- eta sortze-prozesu baten ondorio, arkeologia eta alkimia prozesu batean.
Erakusketak elkarri lotutako hiru elementu ditu:
- Milicua Museum: autorretratu bat planteatzen, artistaren irudia osatzen duten souvenir eta oroitzapenak oinarri hartuta.
- Gatz-estatua: Milicuaren ibilbide artistikotik jasotako sorta hautatua, berebiziko arreta eginez eskultura-objektuei eta margo-collageei.
- Barne-itsasoa: aurkitu eta bildutako objektuekin osatutako instalazioa, lurralde edo paisaia autobiografiko bat eraikitzeko materialak.
Milicua Museum erakusketak erretratu anakronikoa planteatzen du: lurralde mental eta sormenezko baten ikuspegia, aldi berean mikrokontakizunen sare baten bidez eratua, eta buru-hausgarri handiago baten pieza gisa jarduten duena, halako moduan non mende erdiko bizitza modu objektiboan nahasten duen museo iragankorra osatzen baitu. Oroitzapenen eszenografia agertzen da, bere nortasuna trofeoen eta erlikien bidez berrosatzen duen bildumagile baten museoarena.
Denboran zehar bildutako eta lurrean modu konbinatorio, narratibo eta eszenografikoan zabaldutako objektuak kanpoko errealitatetik hautatu ditu artistak, historia sedimentatu batek kargatutako arkeologia faltsua balitza bezala. Historia horrekin beste kontakizun bat eraikitzen du, igarotze batena, bidaia batena, paseo luze batena.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2023(e)ko uztailaren 15(e)tik 2023(e)ko urriaren 1(e)ra
- OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00. igandetan eta jaiegunetan: 11:00-14:00
- Lekua Montehermoso Kulturunea
Fray Zacarías Martínez, 2
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Montehermoso Kulturunea


