KULTO KULTIBO + SONAKAY

Errenteria 2023(e)ko Uztailak 14
  • KULTO KULTIBO + SONAKAY

 

Donostiako talde flamenko bat da Sonakay, sustrai ijito eta euskaldun sendoak dituena. Hasieran, euskal kantagintzaren egiazko printzak eman zituen, eta 2018an Got Talent saioan parte hartu zutenez geroztik, izugarri famatu dira. Benito Lertxundi eta Mikel Laboa kantarien nahiz Camarón, Paco de Lucía eta flamenko munduko beste izar batzuen espirituaren oinordekotzat jotzen dute beren burua. Real Sociedad taldearen Kopa ereserkiaren egileak izan dira.

 

Suerte lan berria aurkeztuko du.

 

Kulto Kultibo taldearen laugarren diskoak X du izenburua, eta musika oinarrietan hauen hip hopak eta reggaeak jazz ukitu asko ditu. Tronpeta, saxo, tronboi eta biolin ugarik detaileak oparian eskainiko dizkigute abestietan. Oinarri guztiak xumeak dira, eta minimalismoz josita daude. Nahiz eta ez galdu minimalismo kutsu hori, "Resa-K" abestia berezi eta erakargarria da, trip hop, groove eta elektronika osagaiekin; hots Kulto Kultibo taldearen beste rap bat da dantzarako. Goizeko lehen zupada luze eta sakon baten soinuaren ondoren lantegira sartzeko adarra entzun daiteke diskoaren hasieran. Zupadaz zupada, sakon-sakonean, sistemaren eta botere menderatzailearen nagusitasuna betikotzen duten politiken aurka egiten dute, eta X diskoarekin boterearen "x" azpijokaerak azaldu nahi dizkigute ahalik eta gardenen. Kulto Kultiborentzat funtsezkoa da rap kultura aldarrikatzea. Musika inozo eta lerdea ez da banda honen rap filosofiaren barruan sartzen. Kulto Kultibo taldearen rapa erraza da, bere testuekin bat datorren rap identitarioa. "Sin ley" kantan Altsasuko zazpi gazte atxilotuen askapenaren aldeko aldarria dago eta zentzurik gabeko sententzia arbuiatzen du. Kulto Kultibo taldeak bilorik gabe botako dizkigu bertsoak. 

 

 

 

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Uztailak 14
  • Ordutegia22:30H
  • LekuaEvaristo Bozas Plaza (Gabierrota)
    Errenteria
  • Zenbatekoagratis
  • HizkuntzaGaztelania

Non