Dies Oiassonis 2023 - Irungo Erromatar Jaialdia
Berriz ere Irunen izango ditugu antzinako Oiasso eta erromatarren munduaren birsortze historikoak, Dies Oiassonis jaialdia egiteko.
Duela hamahiru urte ospatu zen jaialdi erromatar honen lehen edizio hunkigarri hura, eta 2023. urte honetan, Dies Oiassonis jaialdiak berriz ere jende ugari erakartzeko asmoa du, udan gure inguruan egiten den kultura-ekitaldirik garrantzitsuenetako bat izaten jarraitzeko.
Edizio honetan, birsorkuntza historikoko esperientzia berriak izango dira, baita Navigium Isidis ere, edo Isis jainkosaren omenezko prozesioa, eta erromatar zirkoa ere bai, eta ohikoa denez, baita antzerki-emanaldiak eta esperientzia gastronomikoak ere, nobedadeak eskainiz, hala nola erromatarren garaian oinarritutako lehiaketa eta jardunaldi gastronomikoak. Horrenbestez, jai-eskaintza zabalduta heldu da Dies Oiassonis.
Dies Oiassonis 2023: egitaraua
Nobedadeak
Edizio honetako nobedadeen artean, Circus Maximusek (650 lagunentzako tokia ikuskizun bakoitzeko) gaueko bi saio izango dituela larunbatean, 21:00etan eta 23:00etan (iaz saio bat izan zen), eta goizeko saio bat igandean, 11:30ean. Txingudiko Errugbi Taldeak ere bat egin du jaialdiarekin, eta Harpastum pilota-joko erromatarraren erakustaldia egingo du igandean, 18:00etan. Aurten afari erromatarra itzuliko da ostiralean, uztailak 14, 21: 30ean San Juan plazan. Sarrerak Irungo Turismo Bulegoan erosi ahal izango dira, ostiraletik, ekainak 16, 15: 30etik aurrera, eta pertsona bakoitzeko 30 €-ko kostua izango dute. Halaber, arrain-zopa lehiaketa egingo da lehenbizikoz, sukaldari profesionalen eskutik, larunbatean, 11:00etan.
Jaialdiaren aurreko egunetan
Aurretiazko programazioaren barruan, Oiasso museoan "Pvro Teatro" aldi baterako erakusketa inauguratuko da. Erakusketa horrek Meridako Antzoki Erromatarraren eraikuntza-xehetasunak erakusten ditu, eta hura eraiki edo berritu zuten esku anonimoei eta 1933an agertokian lehen aldiz aritu zirenei buruzko bitxikeriak ere agertzen ditu, Antzerki Klasikoaren Jaialdiari hasiera emateko. Erakusketa hau 15 interpretazio-panelek eta antzokiaren irudiek osatzen dute, eta aparteko pieza arkeologiko bat ere izango da bertan: marmol zuriko Esfinge baten bulto biribileko eskultura. Esfingea antzoki erromatarraren "orchestra"ren elementu apaingarria zen. Pieza hori Oiasso museoak hamazazpi urteko ibilbidean inoiz erakutsi duen pieza aipagarrienetako bat da. Erakusketa uztailaren 7tik azaroaren 18ra egongo da ikusgai.
ERROMATAR PINTXOAREN IBILBIDEA
Uztailaren 8tik 16ra
Hogei establezimendu izango dira jaialdian, produktu erromatarretan oinarritutako pintxoak eskaintzen. Hona establezimendu horiek:
Altzola- Bakar- Cafetería Colón- Danako- Don Jabugo- El Bule- El Tostadero- Félix Manso Ibarla- Gaztelumendi- Irungo Atsegina- Izkina- Manolo- Mari Ostatua- Marken- Naroa- Sargia- Swing Berri- Txingudi Rugby Taberna- Virginia- Yon Gallardo Heladería.
AZOKA
Ohi bezala, hainbat postu jarriko dira Oiasso erromatar museoaren inguruan, mundu erromatarrari buruzko hainbat ezagutza eskainiz ingurua girotzeko. Honako hauek izango dira postuak:
- Arkeologiako brontzezko piezen erreplikak. Burgos.
- Kosmetikoak eta medikuntzako tresnak. Juan Melchor ikerketa eta dibulgazio historikoa.
- Officina monetalis. Txanponak egiteko tailerra. Javier Martín Antolino.
- Taberna sutrina. Zapatariak erromatar garaian. Artivm ac Vitae. Linares (Jaén).
- Arrantza erromatarren garaian. Artivm ac Vitae. Linares (Jaén).
- Sare-begizko kota. Soldadu erromatarren balen aurkako txalekoa. Roberto Martínez eta Juanma Larrea.
- Historia-jokoak eta produktu hezigarriak. Sexto Mario. Kordoba.
- Taberna libraria. Liburuak eta objektu erromatarren erreplikak. Oiasso Museoa. Irun
- Atlantikoko erromatar hirien sarea. Bidasoa bizirik. Irun
BIRSORKUNTZA HISTORIKOAK. Programaren beste puntu aipagarri bat museoko plazako birsortze historikoak izango dira. Horiei esker, Erromatar Inperioko eguneroko bizitzako alderdi batzuk ezagutu ahal izango ditugu, hala nola txanponen funtzionamendua, zeramika edo erromatar gladiadoreei buruzko kontuak. Honako hauek dira atal horretako jarduerak:
- Officina monetalis. Javier Martín Antolino. Burgos. Oiassoko meategiek, besteak beste, zilarra ematen zuten, txanponak egiteko. Nola fabrikatzen ziren txanponak? Zeintzuk izan ziren Erromaren historiako txanpon garrantzitsuenak? Zer sinbolo agertzen ziren txanponetan?".
- Munera gladiatoria. Gesta gladiatoria kultur elkartea. Antzinako Oiasso mundu erromatar osoarekin konektatuta zegoen, portuaren bidez, eta gladiadore-borroken lekuko izan zen. Nondik zetozen emakume eta gizon horiek? Nolakoa ote haien bizimodua? Nola egiten zuten borrokan eta zergatik?"
- Medikuntza antzinako Erroman. Juan Melchor ikerketa eta dibulgazio historikoa. Ebakuntza kirurgiko simulatu bat egingo dugu, gezi-punta bat ateratzeko. Horrela, antzinako tresna medikoak, hala nola Oiasson bertan aurkitutakoak, nola erabiltzen ziren ulertuko dugu".
- Funus romanorum. Erromatar hileta. Artivm ac vitae. Linares (Jaén). "Zer erritu egiten ziren antzinako Erroman, familiar bat hiltzen zenean? Etxekoekin erromatarrek egiten zituzten zeremoniak ezagutuko ditugu".
- Taberna sutrina. artivm ac vitae. Linares (Jaén). "Nolako oinetakoak erabiltzen zituzten erromatarrek? Nola egiten ziren? Galdera horien eta beste batzuen erantzuna izango dugu sutor edo sutrix tailerrean, garai hartako tresnak erabiliz egingo baitira zapatak".
- Erromatar zeramika-tailerra. Oiasso birsorkuntza historikoko elkartea. Irun. "Mundu erromatarrean, edonork behar zituen mota orotako zeramikak eguneroko bizimoduan. Gaur egun plastikoa erabiltzen den adina erabiltzen zuten zeramika. Ontzi zeramikoak nola moldatzen eta apaintzen diren ikasiko dugu".
- Erromatar larrugintza-tailerra. Oiasso birsorkuntza historikoko elkartea. Irun. Larrua eta feltroa oinarrizko lehengaiak ziren erromatarren garaian, eta askotariko objektuak egiteko erabiltzen zituzten. Nola egiten zituzten ikasiko dugu, antzinako patroiak, lanabesak eta prozedurak erabiliz.
Eskoleta karrikako giroa osatzeko, haur-jolasak egingo dira, eta photo call bat ere egongo da, eta baita erromatar azoka bat ere, artisautzako eta elikadurako postuekin. 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era egongo da zabalik.
Programa osatzeko, antzerki-eskaintza izango da. Ostiralean, 22:00etan, hasiko da, "Las Mujeres de Oiasso" bakarrizketekin, Junkal plazatxoan. Bestetik, Georg Anton Bendaren "Medea" antzeztuko dute Carmen Conesa aktorearekin, uztailaren 15ean (larunbata), 22:00etan (sarrerak dagoeneko salgai daude www.irun.org/sarrerak helbidean); eta igandean, berriz, 12:00etan, "El arte de amar", eta 20:00etan, euskaraz, "Troia" obra, Biak dohainik izango dira.
Zinema ere protagonista izango da, "Asterix y Obelix contra el Cesar" filma proiektatuko baita Bizinema taldearen laguntzarekin, hilaren 13an (osteguna), 21:30ean.
Programa osoa, jardueren ordutegi eta lekuak, tailerretan izena emateko moduak edo ikuskizunetarako sarrerak erosteko moduak dagoeneko kontsulta daitezke udalaren www.irun.org.
Erromatar afarirako sarrerak
Erromatar afarira joan nahi duten guztiek Turismo Bulegoan (Luis Mariano kalea, 3) erosi ahal izango dituzte sarrerak ekainaren 16tik, ostirala, 15: 30etik aurrera. Sarrerek 30 euroko kostua izango dute pertsonako.
Ikuskizunetarako gainerako sarrerak uztailaren 10ean jarriko dira salgai.
Turismo Bulegoaren ordutegia honako hau da:
Ekainaren 30era arte:
Astelehenetan: 15.30- 19.00
Asteartetik larunbatera: 10: 00h-13: 30h eta 15: 30h-19: 00h
Uztailaren 2tik irailaren 15era:
Astelehena - larunbata: 10. 00h -13.30h eta 15.00h - 19.30h
Igandea: 10.00h - 14.00h.
Ikusi Dies Oiassonis 2023 egitaraua osorik hemen
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2023(e)ko uztailaren 13(e)tik 2023(e)ko uztailaren 16(e)ra
- Lekua Oiasso Erromatar Museoa
Eskoleta, 1
Irun - Web Oiasso Erromatar Museoa
- Info Gehiago



