"Bideojokoak euskararentzat" (UPV/EHUko Uda Ikastaroak)

Bilbao 2023(e)ko Uztailak 12
  • "Bideojokoak euskararentzat" (UPV/EHUko Uda Ikastaroak)

Bideojokoen helburu nagusia entretenimendua da, helduena zein haurrena. Aisialdi industrian, fakturazio handiena duen alorra da. Eta jokalariak ere gora eta gora doaz: 2021ean, 3.000 milioitik gora ziren (DEV, 2021).

Fakturazioari begiratuta, Espainiako industria bostgarrena da Europan (Frantzia, Alemania, Suedia eta Finlandia daude aurretik). Erkidegoetako industriari erreparatuz gero, Katalunia eta Madril dira buruan: bideojoko enpresa gehien Katalunian biltzen dira (% 27), eta gero Madrilen (% 24). Euskal Autonomia Erkidegoan, %3,5 eta Nafarroan, % 0,5 (DEV, 2021).

Sektorean sortutako lanpostuak ere goraka doaz, eta hala jarraituko dute datozen urteetan. Lanpostuen erdiak baino gehiago 30 urtetik beherako gazteak betetzen dituzte, eta emakumeak ere gero eta gehiago dira (% 23).

Esan daiteke euskara bistaratzen hasi besterik ez dela egin bideojokoen alorrean. Alabaina, egin beharreko urratsa du. Euskararen Aholku Batzordeak Euskararen Ingurune Digitala: Gomendioak 2021-2024 argitaratu zuen 2021ean. Txosten horretan adierazten denez, Batzordearen lan-lerro estrategikoetako bat da Euskarazko Eduki Digitalak sustatzea. Denetariko edukiak sortzea da beharrezkoa, eta gazteentzako aisialdia elikatuko dutenak garrantzi handikoak dira.

Testuinguru horretan kokatu behar da euskarazko bideojokoak sustatzeko ahalegina ere: gizartean interes handia dago gai honetan, euskararen eragileak eta instituzioak kezkatuta baitaude gazteek duten euskararen erabilera urriagatik eta aisialdiko jarduerak euskaraz bultzatu nahi dituztelako. Euskal Herriko gazteen alderdi ludikoa euskaraz izango bada, bideojokoei ere erreparatu behar diegu. Izan ere, gaur-gaurkoz, euskaraz jolasteko oso aukera gutxi dago. Horretan azpimarragarria da Game Erauntsia taldekoek egin duten ahalegina bideojokoak euskaraz eskaintzeko.

Bideojokoen esparruan, "gammifikazioa" (Jolasean Oinarritutako Ikaskuntza), alegia, jokoak erabiltzea eskolak emateko. Interesgarria da jokoek euskarazko irakaskuntzan betetzen duten lekua ezagutzea: aztertzekoa da nolako jokoak baliatzen diren, euskara noraino ailegatzen den irakaskuntzan, zer baliabide dauden eta abar.

Helburuak

Ikusiko dugu Euskadin, Katalunian eta Galizian zein den bideojokoen egoera. Katalanezko eta galizierazko egoeraz mintzatuko zaizkigu herrialde haietatik etorritako gonbidatuak: Akademian zer erakusten duten bideojokoei lotuta, euren hizkuntzaren erabilera bideojokoetan eta abar. Haien azalpenei esker eta guztion ekarpenekin, euskarazko bidea nola egin daitekeen zehazten ahaleginduko gara.

Jarduera nori zuzenduta

Publiko orokorra
Unibertsitateko ikaslea
Unibertsitarioak ez diren ikasleak
Irakasleak
Profesionalak
Bideojokalariak, gazte nahiz heldu; gazteekin aritzen diren irakasleak, dinamizatzaileak, begiraleak eta abar; akademikoak eta ikerlariak; euskarazko aisialdia bultzatu zaleak; bideojokoetako profesionalak (edozein alorretakoak)

INFORMAZIO GEHIAGO: https://www.uik.eus/eu/jarduera/bideojokoak-euskararentzat

 

www.uik.eus

Laburrean

Non