Borja Hermoso, Andoni Luis Aduriz "La conversación infinita"

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Uztailak 11
  • Borja Hermoso, Andoni Luis Aduriz "La conversación infinita"

Andoni Luis Adurizek Borja Hermoso kazetari donostiarrarekin hitz egingo du Hermosok idatzi eta Siruela argitaletxeak argitaratu berri duen La conversación infinita: Encuentros con la escritura y el pensamiento liburuaz.

Filosofia, literatura, erlijioa, biziraupena, zientzia... Borja Hermosok gure garaiko kulturaren puntu gori-goriak arakatzen ditu egungo pentsalari eta literaturagileekin izandako elkarrizketetan, hala nola George Steiner, Clara Janés, Pascal Bruckner, Javier Marías, Irene Vallejo, Pablo d 'Ors, Jürgen Habermas, Adela Cortina edo Nazareth Castellanos.

Elkarrizketa kazetaritza genero handienetako bat da, eta solas egitea, berriz, egin dezakegun eta aldarrikatu behar dugun herritartasun ariketa handietako bat. Solas egitea herritartasun ariketa bat dela eta elkarrizketa kazetaritza generoa dela esan daiteke? Idazleekin eta pentsalariekin egindako topaketen bilduma honetan, biek elkarri eskua ematen diote erremediorik gabe, liburu honen egilearentzat ezin baita elkarrizketaren kazetaritza generorik izan, berezko hizketaldirik gabe. Hitz egitea, argudiatzea eta entzutea mundu birtual hedakorraren zarata itogarriak zokoratzen dituen egintza baztergarriak diruditen garai honetan, inoiz baino beharrezkoagoa den elkarrizketa amaigabea defendatzeko eta berrargitaratzeko garaia da.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2023(e)ko Uztailak 11
  • Ordutegia19:00
  • Lekua San Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web San Telmo Museoa

Non