San Fermin 2023: KONTZERTUAK GAZTELUKO PLAZAN

Pamplona/Iruña 2023(e)ko uztailaren 6(e)tik 2023(e)ko uztailaren 14(e)ra
  • San Fermin 2023: KONTZERTUAK GAZTELUKO PLAZAN

Uztailaren 6tik 14ra San Fermin jaiak 2023 ospatzeko egitarau zabala eskainiko du Iruñeak

Iruñeko Udalak, Gazteluko plazako agertokian, denboran atzera bidaiatzeko eta erritmo berrienetan murgiltzeko musika proposatu du sanfermin hauetarako. Uztailaren 6tik 13ra, hiriko puntu garrantzitsu horretan, askotariko eskaintzak elkartuko dira estilo eta garaiei dagokienez, besteak beste, Fangoria, Ana Mena, Ana Torroja eta Dani Fernández, entzutetsuenak aipatzearren. Lágrimas de Sangre, La Sra. Tomasa, Funzo & Baby Loud, Delaporte, Merina Gris eta ETS (En Tol Sarmiento) ere bertan izanen dira. 

Kontzertu guztiak 23:45ean hasiko dira, su artifizialen ondoren. 

SANFERMINETAKO KONTZERTUAK GAZTELUKO PLAZAN

Uztailak 6, osteguna

  • 23:45 Ana Torroja


Uztailak 7, ostirala

  • 23:45 La Sra. Tomasa
  • 00:50 Lágrimas de Sangre


Uztailak 8, larunbata

  • 23:45 Fangoria


Uztailak 9, igandea

  • 23:45 Dani Fernández


Uztailak 10, astelehena

  • 23:45 Funzo & Baby Loud


Uztailak 11, asteazkena

  • 23:45 Merina Gris
  • 00:50 Delaporte


Uztailak 12, asteazkena

  • 23:45 ETS (En Tol Sarmiento)


Uztailak 13, osteguna

  • 23:45 Ana Mena

 

Ana Torroja

Uztailaren 6an, Ana Torrojak, Mecano taldeko abeslariak irekiko ditu jaiak. Mecano XX. mendearen azken txanpako Espainiako pop talde garrantzitsuenetako bat izan zen, eta arrakasta handia bereganatu zuen 80ko eta 90eko hamarkadetan. Aurretiazko ibilbide horren ostean, Ana Torrojak 1997an kaleratu zuen bere bakarkako lehen albuma: Puntos cardinales. Ondoren, beste bost gehiago etorri ziren. Azkena, Mil razones, 2021ean argitaratu zuen Espainiako DJ garrantzitsuek lagunduta. Lau hamarkada baino gehiagoko bilakaera musikal hori guztia ekarriko du Iruñera sanferminetako musika-ekitaldien irekieran.

Uztailaren 7an (ostirala) musika-proposamena bikoitza izanen da. Lehenik eta behin, La Sra Tomasak eginen du emanaldia (23:45ean), genero latinoak, elektronikoak eta hirikoak nahasten dituen Bartzelonako taldeak. Ondoren, Lágrimas de Sangre igoko da agertokira, LDS siglen bidez ere ezaguna den taldea (23:45ean). 2017an dagoeneko sanferminetan egona zen talde katalana, urrezko bi diskorekin eta platinozko beste birekin itzuliko da, rapa, rocka edo reggaea bezalako estiloen fusioa egiten duten taldeen erreferentea. 

Fangoria eta Dani Fernández asteburuan

Aurtengo sanferminetako larunbat bakarrean, hirira jende gehien etorri ohi denean, Fangoria izanen da Gazteluko plazarako musika-proposamena, Alaska eta Nacho Canut-en eskutik. Ezbairik gabe, azken berrogei urteotako Espainiako musika-proposamen ezagunenetako bat da, gaur arte arrakasta handiko ibilbidea egin duena, 1986ko A quién le importa hartatik hasi eta 2016ko Espectacular kantara arte, Ni tú ni nadie, Dramas y Comedias edo Retorciendo palabras ezagunak ere tarteko. Horregatik, eta jarraitzaile ugari duen taldea delako programatu da egun horretarako.

Asteburua osatzeko Dani Fernández izanen dugu, gaur egungo izen ezagunenetako bat, igandean 23:45etik aurrera jendearen begirada bereganatuko duena. Hainbat aldiz eskuratu du estatuko irratietako zerrendetako lehen postua, 2022 urteko Musika Mirariaren Ondas Saria jaso du, eta estatuko jaialdi handietan parte hartu du, bi bilduma hauekin: Incendios y cenizas eta Entre las dudas y el azar. Bigarren bilduma horrek zuzenean eskuratu zuen salmenta-zerrendetako lehen postua. Fernández, Auryn taldeko kideetako bat da, etaClima Tropical eta Dile a los demás abestien arrakastaren erantzulea da.

Astelehenean, uztailak 10, Funzo & Baby Loud taldearen txanda izanen da. Diskoa aurkezteko egin duten biran hiri gehienetan sarrerak agortu ondoren datoz sanferminetara. Adrian eta Juan Carlos Gomis 21 eta 28 urteko anaiek osatutako Alacanteko trap-abeslarien dueto horrek arrakasta handia du nerabeen artean 2017an debuta egin zutenetik. YouTube bidez egin ziren ezagun Sad Wind bideokliparekin. Haien bideoklipetako batzuek milioika bistaratze dituzte gaur egun. Inmortales izeneko iraupen luzeko lehen bilduma argitaratu berri dute.

Uztailaren 11n, Merina Grisek (23:45ean) eta Delaportek (09:50ean) hartuko dute txanda, indie-musika dantzagarrienera hurbiltzen den konbinazioa eskaintzeko. Gaueko saioari hasiera emateko euskal panoramako errebelazio bat izanen dugu: Merina Gris. Hori izanen du Iruñeko agertoki handi batean parte hartuko duen lehen aldia. Donostiako hirukoteak martxoan kaleratu zuen ‘Zerua Orain’ estreinako diskoa, pop eta elektronika erreferentziak biltzen dituen albuma. Delaportek hartuko die lekukoa agertokian. Delaporte une honetan Espainian proiekzio handiena duen taldeetako bat da, besteak beste, BBK, Mad Cool eta Texasko SXSW jaialdietan parte hartuko duena. Sandra Delaporte eta Sergio Salvi daude taldearen atzean, eta esku artean duten musika elektronikoko proiektu italiar-espainiar batekin etorriko dira. 

Uztailaren 12an, asteazkenarekin, ETS (En Tol Sarmiento) talde arabarra iritsiko da Gazteluko Plazara. Euskaraz abesten duten talderik txalotuenetako bat izaten ari da 2023an, bere euskarazko ska-rock proposamenari eta positibotasunez betetako abestiei esker. Ekoran (Arabako Errioxa) osatu zuten taldea 2005ean, gaur egun taldea osatzen duten bost kideetatik hiruk, eta haiengan eragin handia izan zuten Kaotiko, La Polla Récords, Kortatu, Piperrak, Boikot eta Reincidentes taldeek.

Ana Menak itxiko du sanferminetako kartela
Ana Menak itxiko du hurrengo sanferminetarako Gazteluko plazako musika-proposamena, gaur egungo hiri-poparen ahots arrakastatsuenetako batek, hain zuzen ere. Malagako abeslariak hainbat abesti arrakastatsu ditu, eta gazteek plataformetan gehien bilatzen duten eta gehien abesten duten artistetako bat da. Se iluminaba eta A un paso de la luna abestiek arrakasta-zerrendetako lehen postuetara eraman dute, 2019an argitaratu zuen Index estreinako albuma kaleratu zuenetik hona. Ordudanik, estatuko eta nazioarteko hainbat ahotsekin aritu da elkarlanean, hala nola Reik eta Rocco Hunekin, A un paso de la luna-ren remixa egiteko, Macacorekin ‘La Guerra de los Besos-en edo Abraham Mateorekin Quiero decirte-n. Martxoan, Bellodrama bilduma berria kaleratu zuen. Espainiako hiri-poparen promesa handienetakotzat duten Ana Menak ukitu freskoa, gaztea eta jai-giroa jarriko ditu sanferminen agurrean. 


Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2023(e)ko uztailaren 6(e)tik 2023(e)ko uztailaren 14(e)ra
  • LekuaGaztelu Plaza

    Pamplona/Iruña

Non