San Fermin 2023: egitaraua
2023ko sanferminetako jaietako egitarau ofiziala prest da. Iruñeko Udalak 542 ekitaldi antolatu ditu jaien 204 orduetan zehar barreiatuko direnak. Uztailaren 6ko eguerditik, txupinazoarekin, uztailaren 14ko gauerdira arte, kontzertuak, entzierroak, su artifizialak, kaleko musika, jotak, haurrentzako jarduerak, gune gaztea, ekitaldi instituzionalak eta beste hainbat hitzordu izanen dira, Ernest Hemingwayk Iruñera egindako lehen bisitaren mendeurrenarekin bat eginez.
Aldaketak
Aurretik iragarrita zeuden aldaketekin batera (Gazteluko plazako kontzertuak, Foruen plazako Djak eta Konstituzio plazako Gazte Gunea), Erraldoi eta Buruhandien konpartsak uztailaren 14an eginen duen agurrarekin du zerikusia 2023ko Sanferminetako berrikuntza nagusiak. Agurra Gazteluko plazan eginen da eta ez Udaletxe plazan. Horrela, nahi duten pertsona guztiek konpartsako kideak agurtzeko aukera izanen dute, zabalera eta espazioa handitu baitira. Iruñeko Erraldoiak Kultur Elkarteak, azken urteotan bezala, ikuskizun berezi bat prestatu du, eta, besteak beste, Nafarroako abeslari ezagunen emanaldiak izanen dira bertan. Agurraren ondoren, irudiak Nafarroako Jauregian gordeko dira.
Osasuna
Jaiak uztailaren 6an hasiko dira, Osasuna futbol taldeak udaletxeko balkoitik jaurtitako txupinazoarekin. Ohikoa denez, Sanferminak hasi ondorengo lehen interpretazio musikala Gaínzaren ‘Biribilketa’ izanen da. Iazko salbuespenaren ondoren, Biribilketa ‘Iruñeko udaletxeko atarira itzuliko da.
- San Fermin 2023: Egitaraua (pdf)
- San Fermin 2023: Kontzertuak Gazteluko plazan
- San Fermin 2023: Kontzertuak Compañía plazan
- San Fermin 2023: Arratsaldeak Kondestable Civivoxean
- San Fermín 2023: Gazte Eremua
Laburrean
- Mota Jaiak
- Data 2023(e)ko uztailaren 6(e)tik 2023(e)ko uztailaren 14(e)ra
- LekuaPamplona/Iruña
- Info Gehiago


