Loiuko Jaiak 2023: Akatz

Loiu 2023(e)ko Uztailak 2
  • Loiuko Jaiak 2023: Akatz
  • Loiuko Jaiak 2023: Akatz

2023ko Loiuko jaien egitarauaren barruan.

Akatz (Ska-reggae, Bilbao)

Akatz taldea musika jamaikarreko Bilboko big band txiki bat da. 30 urte eman dituzte jada eszenatokiak erretzen. Denbora guzti honetan, Akatz doinu jamaikarren erreferente bihurtu da gurean eta hemendik kanpo. Izan ere, taldea mila bataila, kontzertu eta grabaziotan hazi eta handitu da, berezko musika-nortasuna lortu arte. Topikoa? Baliteke. Baina, egia esan, Akatz feeling handia duen konboa da,  publikoa lehen konpasetik kutsatzen duena: giro ona ziurtatu ez ezik, zuzeneko sendoa eskaintzen dute. Iruñean beren laugarren LPa, Yuyu (Brixton Records, 2021) aurkeztuko dute.

Akatzek Jamaikako musika –ska eta reggaea– hartzen du oinarritzat, soinu identifikagarria, freskagarria eta aldarrikatzailea sortzeko. Baina, gainera, beren musikan rhythm and blues, soul, jazz, swing, latin, Brazil, eta abar aurki ditzakegu. Trajez eta kapelaz jantzitako bederatzi musikarik defendatzen duten koktel izugarri bat dakarte. Akatz Bilbotik Alemaniara bidaiatu da Mexikotik igaroz. Iruñean bermu formatuan joko dute. Swing izugarria duen talde gozagarria. 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Uztailak 2
  • Ordutegia00:15
  • LekuaLoiu
  • ZenbatekoaDoan

Non