"EZ DOK Ero desentxufatua"
2023ko EHZ Festibalaren baitan.
EZ DOK ERO ikuskizuna, formatu txikian.
Sinopsia
"Mikelote eta Pantxo" bikote artistikoa desegin da. Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute.
Pantxok amore eman du. Mikelotek ez. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du.
Egun batean Mikelote, "antzerkilari andante" estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskal Herrian barna joateko, herriz herri antzeztera, "euskal antzerkiak behar gaitu" uste inozoarekin.
Fitxa
- Egilea: Patxo Telleria
- Zuzendaria: Jokin Oregi
- Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria
- Konpainia: Tartean Teatroa
- Iraupena: 80 minutu
Tartean
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaTartean Teatroa
- Data 2023(e)ko Uztailak 2
- LekuaIrisarri
- HizkuntzaEuskara


