Kultur 2023: Moisés No Duerme Live Band
2023ko Kultur programaren egitarauaren barruan.
Iruñeko artista ezagun hau 2005etik dabil bere bakarkako proiektua Raperos de Emaús edo Brindisi Nero bezalako taldeekin uztartzen, eta urteak igaro ahala inguru horretako rap erreferente bihurtu da.
Bere ibilbidean etengabe arakatu ditu soinuak eta gizarteaz duen ikuspegitik esperimentatu du, erreferentziaz eta kritikaz betetako letrekin, klixeak eta topikoak alde batera utzita.
Gaur egun, bere hurrengo lana prestatzen ari da, soinu organikoagoetara hurbilduz, eta zuzeneko berri bat aurkeztuko du Moisés No Duerme Live Band proiektuan, Dani Olaz (bateria), Iván Barbosa (baxua), Dani Artetxe (gitarra), Borja Echeverría (pianoa) eta Adrián Buenaga (saxoa) lagun dituela.
Bere azken lanak (Leve edo La Aldea) eta bere ibilbideko abestirik adierazgarrienetako batzuk berrikusiko ditu, rap doinuak zuzeneko musikarekin, jazzarekin, soularekin edo funkarekin uztartuz.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Ekainak 30
- Ordutegia22:00
- LekuaFrontoia
Olazti/Olazagutía


