Udako Ikastaroak 2023 (UPV/EHU): "Anjel Lertxundi: idazlea eta obra"

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko ekainaren 29(e)tik 2023(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • Udako Ikastaroak 2023 (UPV/EHU): "Anjel Lertxundi: idazlea eta obra"

Anjel Lertxundi, idazlea eta obra Uda Ikastaroak euskal literaturaren izen handi bat eta bere obra jarri nahi ditu literatur ikasketen erdigunean. Uda Ikastaroak bi helburu nagusi ditu: batetik, Anjel Lertxundiren obra ezagutaraztea, horren oparotasuna eta kalitatea nabarmenduz; eta, bestetik, Lertxundiren literaturgintzak ikergai gisa duen interes handia agertzea, ikerketa eremu berriei ateak zabalduz.

Uda Ikastaroak ikasle eta ikertzaile gazteei ez ezik, Lertxundiren obran interesa duen publiko zabalari ere zuzendua dago. Hain zuzen, hitzaldi akademikoez gain, bestelako ekarpenak ere egongo dira, eta idazleak berak ere parte hartuko du.

Mende erditik gorako ibilbidean, Lertxundik obra aberatsa osatu du, sari entzutetsuak jaso ditu (Euskadi, Espainiako Nazionala, Rosalía de Castro, etab.), eta ezinbestekoa da literatur ikerketen esparru akademikoak hori aztertzea eta etorkizuneko ikerketei ateak zabaltzea.

Asmo horrekin, Uda Ikastaroak punta-puntako aditu eta hizlariak bilduko ditu. Ponentziek Lertxundiren obraren alderdi askotarikoak jorratuko dituzte (nobela, saiakera, haur eta gazte literatura, zinemagintza, etab.), gaur egun indarrean dauden ikerketa ikuspegiak hartuta oinarritzat: genero ikasketak, gatazkaren azterketa, ikasketa kulturalak, ahozkotasuna, eta beste.

Horrekin batera, Lertxundik euskal kulturgintzan eta irakurleengan duen onarpen zabalari omenaldia egiteko asmoz, parte-hartze bereziak izango dira: idazleari zuzeneko elkarrizketa, irakurketa musikatua, eta, itxiera gisa, Lertxundiren beraren hitzartzea.

Helburuak

Anjel Lertxundi, idazlea eta obra Uda Ikastaroak euskal literaturaren izen handi bat eta bere obra jarri nahi ditu literatur ikasketen erdigunean.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Literaturzaleak

Programa

2023-06-29

08:45 - 09:00

Izen-ematea

09:00 - 09:05

“Zuzendarien sarrera“Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Beatriz Zabalondo Loidi | UPV/EHU
09:05 - 09:25

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

  • Bingen Zupiria Gorostidi | Eusko Jaurlaritza - Kultura eta Hizkuntza Politika Sailburua
09:30 - 10:15

“Martzelinagandik Rosaganaino: genero indarkeria Anjel Lertxundiren literaturan“

  • Lourdes Otaegi Imaz | UPV/EHU
10:15 - 11:00

“Anjel Lertxundi, literaturaren eta pentsamenduaren bidegurutzean“

  • Beñat Sarasola Santamaría | UPV/EHU
11:00 - 11:30

Atsedena – Kafea

11:30 - 12:15

“Itzuliz usu begiak: Anjel Lertxundiren obra itzulpengitzaren argitan“

  • Idoia Santamaría Urkaregi | Elhuyar
12:15 - 12:45

“ Anjel Lertxundiren literatura itzuli eta editatzea “

  • Jorge Giménez Bech
12:45 - 13:45

Mahai ingurua: “Anjel Lertxundi zineman eta gidoigintzan “

  • Beatriz Zabalondo Loidi | UPV/EHU - Irakaslea (Moderatzailea)
  • Ainhoa Fernández de Arroyabe Olaortua | UPV/EHU - Irakaslea
  • Iñaki Lazkano Arrillaga | UPV/EHU - Irakaslea
15:30 - 16:15

“Anjel Lertxundi, bilaketatik sorkuntzara“

  • Alexander Gurrutxaga Muxika | UPV/EHU - Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
16:15 - 16:45

“Anjel Lertxundiren literatura irudikadiseinatuz“

  • Antton Olariaga Aranburu
16:45 - 17:15

“Hitz beste: Anjel Lertxundi, hizkuntza eta sormena“

  • Andoni Egaña Makazaga | Bertsolaria

2023-06-30

09:00 - 09:45

“Anjel Lertxundi nobelagilearen bide adarkatuak: bestetasunak, zaurgarritasunak eta erredentzioak “

  • Iratxe Retolaza Gutierrez | UPV/EHU - Irakaslea
09:45 - 10:30

“Terrorea eta tabua: gatazka ondorengoko gatazkak“

  • Nerea Arruti Etxeberria
10:30 - 11:45

Mahai ingurua: “Anjel Lertxundiren haur eta gazte literatura “

  • Alexander Gurrutxaga Muxika | UPV/EHU - Irakaslea (Moderatzailea)
  • Xabier Etxaniz Erle | UPV/EHU - Irakaslea
  • Karla Fernández de Gamboa Vázquez | UPV/EHU - Irakaslea
11:45 - 12:15

Atsedena - kafea

12:15 - 12:45

“Aho bizarrik gabe: ahozkotasuna Anjel Lertxundiren obran“

  • Juan Kruz Igerabide Sarasola | Idazlea
12:45 - 13:15

“Solasaldia idazlearekin Danele Sarriugartek Anjel Lertxundi elkarrizketatzen du“

  • Danele Sarriugarte Mochales
  • Anjel Lertxundi Esnal
13:15 - 13:45

“Irakurketa musikatua: Anjel Lertxundiren testuak, gonbidatu bereziekin.“

  • Joxan Goikoetxea Maritxalar | Soinujotzailea
13:45 - 14:00

Azken hitza: Anjel Lertxundi

uik.eus/

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2023(e)ko ekainaren 29(e)tik 2023(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • OrdutegiaLehen egunean, goiz eta arratsaldez. Bigarren egunean, goizez.
  • Lekua Miramar Jauregia
    Mirakontxa Pasealekua, 48
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa25 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Miramar Jauregia

Non