TolosandBlues 2023

Tolosa 2023(e)ko ekainaren 29(e)tik 2023(e)ko uztailaren 3(e)ra
  • TolosandBlues 2023

Urtero legez, San Joan jaien ostean, badator TolosandBlues musika jaialdia eta, aurtengoa, datorren ekainaren 29tik uztailaren 3ra ospatuko da. Jaialdiaren 19. edizioa izango da eta, ohiko moduan, estatu zein nazioarte mailako puntako talde eta musikariak elkartuko ditu Tolosan: Bilbo, Bartzelona, Donostia, Florida, Kalifornia…

8 kontzertuz osaturiko egitaraua aurkeztu du Tolosako Udalak, musika estilo desberdinak batzen dituena: blues, swing eta twist, rockabilly, rock and rolla, gospel, jazz… Horrez gain, jaialdiaren azken egunean, masterclass bat ere jasotzen du Kultur Etxeko areto nagusian, Tommy Castro artistaren eskutik.

Blues Morning Singers, Micky and the Buzz, Mingo Balaguer & Pablo Sanpa Blues Band, Fake Cousins, Cecilya Mestres & The Candy Kings, Shanna Waterstown, Balta Bordoy & The Bad Boys eta Tommy Castro & The Painkillers arituko dira Tolosan.

Musika emanaldiak, herriko gune desberdinetan eskainiko dira: Trianguloan, Gipuzkoa plazan, Txurrerian, Plaza Berrian, Zerkausian eta Euskal Herria zein Lopez Mendizabal plazan.

TolosandBlues 2023 egitaraua: 

.tolosa.eus/

Laburrean

Non