Anjel Lertxundi: idazlea eta obra (UPV/EHUko Uda Ikastaroak)

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko ekainaren 29(e)tik 2023(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • Anjel Lertxundi: idazlea eta obra (UPV/EHUko Uda Ikastaroak)

 

Anjel Lertxundi, idazlea eta obra Uda Ikastaroak euskal literaturaren izen handi bat eta bere obra jarri nahi ditu literatur ikasketen erdigunean. Uda Ikastaroak bi helburu nagusi ditu: batetik, Anjel Lertxundiren obra ezagutaraztea, horren oparotasuna eta kalitatea nabarmenduz; eta, bestetik, Lertxundiren literaturgintzak ikergai gisa duen interes handia agertzea, ikerketa eremu berriei ateak zabalduz.

Uda Ikastaroak ikasle eta ikertzaile gazteei ez ezik, Lertxundiren obran interesa duen publiko zabalari ere zuzendua dago. Hain zuzen, hitzaldi akademikoez gain, bestelako ekarpenak ere egongo dira, eta idazleak berak ere parte hartuko du.

Mende erditik gorako ibilbidean, Lertxundik obra aberatsa osatu du, sari entzutetsuak jaso ditu (Euskadi, Espainiako Nazionala, Rosalía de Castro, etab.), eta ezinbestekoa da literatur ikerketen esparru akademikoak hori aztertzea eta etorkizuneko ikerketei ateak zabaltzea.

Asmo horrekin, Uda Ikastaroak punta-puntako aditu eta hizlariak bilduko ditu. Ponentziek Lertxundiren obraren alderdi askotarikoak jorratuko dituzte (nobela, saiakera, haur eta gazte literatura, zinemagintza, etab.), gaur egun indarrean dauden ikerketa ikuspegiak hartuta oinarritzat: genero ikasketak, gatazkaren azterketa, ikasketa kulturalak, ahozkotasuna, eta beste.

Horrekin batera, Lertxundik euskal kulturgintzan eta irakurleengan duen onarpen zabalari omenaldia egiteko asmoz, parte-hartze bereziak izango dira: idazleari zuzeneko elkarrizketa, irakurketa musikatua, eta, itxiera gisa, Lertxundiren beraren hitzartzea.

pdf-a eskuratu

 

uik.eus

Laburrean

Non