Sestaoko Jaiak 2023: Azúcar Moreno
2023ko Sestaoko Jaien egitarauaren barruan.
Salazar ahizpa biek 1983an Badajozen sortu zuten, rock, pop, flamenko, balada eta musika latindarra interpretatzen dituen duo musikala. Arrakasta handia izan zuen 1990etik 2000ra bitartean. 1984an, Azúcar Morenok “Con la miel en los labios” izeneko albuma plazaratu zuen, bere salmentengatik urrezko disko bihurtu zena. Bi urte geroago, “Estimúlame” albuma atera zen; 1988an, “Carne de melocotón” disko-ekoizpena argitaratu zuten; eta 1992an, “Ojos negros” estudioko albuma. Disko ekoizpenak hurrengo urteetan ere segida izan zuen: 1996an, “Esclava de tu piel”; bi urte geroago, “Olé” izeneko diskoa; 2000. urtean, “Amen”; 2003an, “Desde el principio”; eta 2020an, “Secreto” albuma. Beren ibilbide musikalean zehar, urrezko sei disko eta platinozko zortzi lortu dituzte mundu osoan saldutako hamabi milioi albumengatik.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Ekainak 28
- Ordutegia22:30
- LekuaKasko Plaza
Sestao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania


