"Yayoi Kusama: 1945etik gaur egunera"

Bilbao 2023(e)ko ekainaren 27(e)tik 2023(e)ko urriaren 8(e)ra
  • "Yayoi Kusama: 1945etik gaur egunera"
    "Auto obliterazioa" ("Self Obliteration") © YAYOI KUSAMA

Japoniako Yayoi Kusama (Matsumoto, Nagano, 1929) artista eta idazlearen atzera begirako erakusketa. Artearen historiak berreskuratu eta dagokion lekua eman dion ahots berezia da Kusama, ikono kultural global bihurtzeraino. Azken zazpi hamarkadetan, artistak sendotasunez jarraitu du bere ikuspegi abangoardista, estetika pertsonal berezia eta bizitzaren filosofia nagusia jorratzen. Haren lanak mugarik gabeko espazioekin eta birsorkuntzaren ziklo naturalei buruzko hausnarketekin liluratuko gaitu.

Yayoi Kusama erakusketak artistaren bizitzaren eta obraren historia kontatzen du, lehen planoan jarrita haren interkonexio-nahia eta haren sormen-esplorazioek bultzagarri dituzten existentziari buruzko galdera sakonak. Azken hamarkadan artistak Estatuan izan duen atzera begirakorik handiena da: 200 bat obraz osatua —pinturak, marrazkiak, eskulturak, instalazioak eta haren happening-ak eta perfomanceak dokumentatzen dituen artxiboko materiala—,Kusamaren lana hartzen du aztergai, nerabe zela, Bigarren Mundu Gerran, egin zituen lehen marrazkietatik hasi eta murgiltze-artelan berrienetara bitarte. Kronologikoki eta gaika antolatuta dago, eta sortzailearen gai nagusiak jasotzen ditu: Infinitua, Metaketa, Konektibitate erradikala, Natura kosmikoa, Heriotza eta Bizitzaren Energia. Yayoi Kusamaren unibertso obsesiboaren ikuspegi sakona eskaintzen du, “gizateria osoa sendatu” nahian hamarkada luzez bere obrarekin gure unibertsoa astintzeko ahaleginean diharduen artistarena.

Aretoak: 103 eta 105
Komisarioak: Doryun Chong, Mika Yoshitake eta Lucia Agirre
Egoitzak: M+, Hong Kong eta Guggenheim Bilbao Museoa

IRUDIA:

Yayoi Kusama
Auto obliterazioa (Self Obliteration), 1966–74
Pintura manikietan, mahaia, aulkiak, ileordeak, poltsa, katiluak, platerak,
pitxerra, hautsontzia, plastikozko landareak, plastikozko loreak eta frutak
Guztizko neurri aldakorrak
M+, Hong Kong
© YAYOI KUSAMA


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2023(e)ko ekainaren 27(e)tik 2023(e)ko urriaren 8(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-20:00. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera: 10:00-20:00
  • Lekua Guggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Guggenheim Bilbao Museoa

Non