Dial al Sol Jaialdia 2023 (Lasarte-Oria)

Lasarte-Oria 2023(e)ko Ekainak 25
  • Dial al Sol Jaialdia 2023 (Lasarte-Oria)

Lasarte-Oriako alkateak, Agustin Valdiviak, iragarri zuen musika-ekitaldi handi hau ekainaren 25eko igandean etorriko dela, eta 10 artistak eta musika-taldek parte hartuko dutela, dohainik, Andatza plazan. Valdiviak, abagunea aprobetxatuz, iragarri zuen, iaz ez bezala, euri-jasapean egin baitzen, aurten eguraldi zoragarria “enkargatu” dutela.

Bestalde, Jaietako zinegotzia, Txus Alonso, pozik agertu zen festibal hau berriro ekarri ahal izatearekin, Cadena Dialen eskutik, horri esker lasarteoriatarrek izen handiko taldeez gozatu ahalko baitute, baina baita goraka ari diren taldeez ere, gure San Pedro jaien aurreko jarduera batean.

Mª José Arangurenek, Cadena Dialen aldetik, udalaren konplizitatea eskertu zuen, Lasarte-Oria Dial al Sol biraz gozatuko duten lekuetako bat izan dadin lagundu duelako. Era guztietako ikusleentzako bira hori pop musikako festibal bat da, tiradizo handia duten eta gailentzen ari diren artistekin osatua.

Arangurenek azaldu zuenez, festibala trailer handi baten gainean egiten da, eta “transformer” gisa zabalduko da Andatza plazan, non musika izango baita nagusi 2 edo 3 orduz. Gogorarazi zuen birak jadanik finkatuta dauden eta ibilbide luzea duten talentuen alde egiten duela, baina baita gailentzen ari diren beste batzuen alde ere. Guztiak ere uda honetan garrantzitsuak izango diren piezekin.

Ondoren, festibalean entzun ahalko diren artisten eta taldeen berri eman zuen, eta hauexek dira:

LORENA GÓMEZ

2006ko “Operación Triunfo” programako irabazlea izan zen, eta orduan hasi zuen bere ibilbidea kantari moduan. Lorenak udazkenean aterako den albumeko kantak aurkeztuko ditu. Hainbat telebista-saiotan parte hartu du, hala nola “Tu cara me suena” programan.

GONZALO HERMIDA

Musika txikitatik bizi izan du, "Benidorm Fest" festibalean parte hartuz, denbora luzez musikagile gisa lan eginez Sergio Dalmarekin edo Malurekin. Geroago, interprete gisa eman zuen pausoa, eta “La Promesa” telesaileko soinu-bandaren konpositorea eta interpretea izan zen.

POLO HERNÁNDEZ

Bere ibilbidea 2017an hasi zuen, sare sozialetan “bere saltsan” mugitzen. Oholtza gainean tiradizo handia du, erritmo fresko eta dantzagarriekin eta inor epel uzten ez duten hitzekin.

HUECCO

Hueccok ez du aurkezpenik behar, haren “Pa mi guerrera” abestia oso kantatua eta dantzatua baita. 2006az geroztik dabil kantatzen eta diskoak ateratzen, eta proiektu solidario ugarirekin kolaboratu du. Hori dela eta, era askotako fazetak ditu artista gisa. 2023an disko berri bat besapean duela dator, eta hango kantu batzuez gozatu ahalko dugu.

FARGA

Elena Farga "Factor X" telebista-saiotik dator. Kanta berriekin dator, eta baita beste kanta ezagun batzuekin ere, hala nola “Huyendo de la realidad”, maitasun-istorio autobiografiko bat, oso barrenera iristen dena.

HILARIO

Artista hau da musika urbanoaren errepresentantea. Musika organikoa, “samplerra” eta “loopak” fusionatzen ditu. Pertsona beteranoenei arraroa egingo zaie, baina jende gaztearen artean harrera bikaina du.

LAGARTO AMARILLO

Madrilgo pop talde hau birako beteranoa da, eta urte asko daramatza oholtza gainean.

G-FACE

Aitzitik, alderdirik gazteena G-Face da, 22 urtekoa, eta crack bat da eszenario gainean. Oso nortasun berezia du, oso ahots bitxia eta oso hitz pertsonalak.

NEREA RODRÍGUEZ

“Operación Triunfo” programatik dator, non 2017an parte hartu baitzuen. Musikaletako aktorea da, eta 4 urtez parte hartu du "La Llamada" musikalean. Kantu berriekin dator festibal honetara.

LORREINE

Bira honetan arituko den euskal taldea da. “Rollo ona” dute ezaugarri, eta energia handia sorrarazten dute eszenatokian. Oso musika freskoa, dantzagarria eta uda-girokoa egiten dute. Izena "Regreso al Futuro" pelikula-sagako protagonista batetik datorkie. "Regreso al buen rollo" izeneko diskoarekin hasi zuten ibilbidea, eta bigarren albumeko kantak prestatzen ari dira, bira honetan erakutsiko dituztenak.

Alkateak, amaitzeko, jendea ekitaldi honetaz gozatzera eta aprobetxatzera animatu zuen, San Pedro jaien abiera-seinale izango baita, hilaren 23ko ostiralean egingo den San Joan Suarekin batera.

Iaz bezala, Euskotrenen eta Lurraldebusen zerbitzu bereziak izango dira, Lasarte-Oriatik kanpoko jendeak ekitaldiaz gozatzera etortzeko aukera izan dezan.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2023(e)ko Ekainak 25
  • LekuaAndatza plaza
    Lasarte-Oria

Non