Kultur 2023: Tafalla Dantza Taldea eta Rocamador Dantza Taldea
2023ko Kultur programaren egitarauaren barruan.
1966an Vitori Esquíroz Jiménezek Tafallako Dantza Taldea bultzatu zuen. Gaur egun, Tafallako Dantza Taldeak bere aukera zabaldu du dantza eta koreografia modernoagoekin, Mielotxin edo Korrontzi bezalako taldeekin batera, eta Sinfonía Navarrarekin kolaboratu du. Kultur programaren edizio honetan Lapurdiko makil dantza, matelotak, batelerak, fandangoa eta arin-arina eta Tafallako La Pilindros jota aurkeztuko dituzte.
Zangozako Rocamador Dantza Taldea, berriz, 1972an sortu zen, eta herri musika eta koreografia propioak oinarri hartuta birsortutako dantzekin osatzen ditu emanaldiak. Uxuen emango duten ikuskizunera Zangozako dantzak ekarriko dituzte: ingurutxo, zorronpo, Gurutzatzen, Zangozako polka, El Cantarico eta Jota Vieja. Azpimarratzekoa da taldeak XVIII. mendetik berreskuratutako jantzi herrikoiekin egiten duen lana.
Laburrean
- Mota Dantza
- KonpainiaTafalla Dantza Taldea eta Rocamador Dantza Taldea
- Data 2023(e)ko Ekainak 24
- Ordutegia20:00
- LekuaDoña Leonor plaza
Ujué


