Sestaoko Jaiak 2023: Tanxugueiras

Sestao 2023(e)ko Ekainak 23
  • Sestaoko Jaiak 2023: Tanxugueiras
  • Sestaoko Jaiak 2023: Tanxugueiras

2023ko Sestaoko Jaien egitarauaren barruan.

Sabela Maneiro, Aida Tarrío eta Olaia Maneiro dira Tanxugueiras, hamarkada berri baterako hiru cantareira. Hirukoteak Galiziako musika tradizionala bizirik mantentzearen alde lan egin duten emakumeen ondarea jaso du, musika hori berraztertu eta modernitate eztanda batean berriro mundura bidaltzeko; eta taldeak bereganatua duen antzinako indarraz eta estilo epikoaz, arrakasta handia lortu du hainbat herrialdetako eszenatokietan. Lortutako arrakastak dira taldearen bermea, besteak beste, “Midas”, “Figa”, “Averno” (Raydenekin elkarlanean) eta “Pano corado”, 2022ko uztailaren 29an argitaratutako DILUVIO diskoaren parte diren singleak; eta “Terra” kanta, Benidorm Jaialdian Tanxugueiras publikoaren talderik gogokoena izatea lortu zuena. Beraien lehen albuma (“Tanxugueiras”) 2018an argitaratu zen, bigarrena (“Contrapunto”) 2019an eta hirugarrena eta azkena den “Diluvio” 2022an.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Ekainak 23
  • Ordutegia00:00
  • LekuaKasko Plaza
    Sestao
  • ZenbatekoaDoan

Non