San juan Jaiak 2023 Galdakaon: egitaraua (Urreta)
Ohi bezala, suaren inguruan ospatuko da urteko gaurik laburrena. Ohiturari jarraituta, San Juan bezpera hilaren 23an da, eta horretarako herriko zenbait eragilek egitarau oparoa antolatu dute udari ongi etorria emateko.
Hauxe da prestatu den egitaraua:
Santi Brouard enparantzan San Juan sua antolatu du Andra Mari dantza taldeak ume jokoekin, San Juanetako kantekin, erritualekin, konjuroekin eta erromeriarekin, 22:00etatik aurrera.
Muguruko landan, aldiz, 22:30ean hasiko dira ekintzak; ordu horretan dantza ikuskizuna eta txalaparta egingo dira “San Juanetako Taupadak” izenburupean, Taupadak Dantza Eskolaren eta Aretx Gezurtia elkartearen eskutik. 22:45ean, San Juan Sua piztuko da eta txokolatada emango da. San Juan ura ere egongo da, Aretx Gezurtiak antolatuta. Azkenik, 23:00etatik aurrera, Basajaun taldeak erromeria eskainiko du.
Urreta auzoan, bestalde, asteburu osorako jaiak antolatu ditu Urretaldea jai batzordeak eta besteak beste, gastronomia lehiaketak, rally poteoa, San Juan sua… egongo dira.
Egitarau osoa HEMEN kontsulta daiteke.
Laburrean
- Mota Jaiak
- Data 2023(e)ko ekainaren 23(e)tik 2023(e)ko ekainaren 25(e)ra
- LekuaGaldakao
- Info Gehiago


