BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FEST 2023

Bilbao 2023(e)ko ekainaren 23(e)tik 2023(e)ko ekainaren 24(e)ra
  • BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FEST 2023

BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTak, 2023ko ekainaren 23 eta 24an Bilbao Arenan, seigarren ediziorako egitarau osoa iragarri du, bigarren kartelburua CHRIS ISAAK handia izango dela baieztatu ondoren. Hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbidea, Grammy bat jasotzeko izendapena, arrakasta musikal eta zinematografiko ugari eta estudioko hamahiru disko ditu CHRIS ISAAKek, Kalifornian (AEB) jaiotako rock & roll abeslari eta musikagileak. gurekin izango dugu ekaineko Legends jaialdian.

Kartelburu polifazetiko horrez gain, aurtengo edizioan honako hauek ere izango dira: Scorpions hard rock eta heavy metal taldeko lider izandako ULI JON ROTH (Düsseldorf) musikagile eta gitarra-jotzaile ospetsua; NIKKI LANE (Nashville – AEB) country-rock abeslari eta konpositorea; WILLIS DRUMMOND (Baiona) rock talde euskalduna, Hala ere disko berria aurkeztuko diguna; VARGAS BLUES BAND, Stoner Night bere azken lana dakarkiguna, eta LUKE WINSLOW-KING ekoizle eta konpositore estatubatuarra, Mississippiko Deltako bluesa, folk musika eta erroetako rock & rolla uztartzen dituen musika eklektikoarekin.

Aipatutakoei dagoeneko iragarrita zeuden THE CULT, THE WATERBOYS, CANNED HEAT eta NIKKI HILL artistei gehituko zaizkie.

Aurrekoetan bezala, BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTak tokiko taldeak eta sortzen ari direnak sustatzen jarraituko du, eta, hala, oraingoan Lorelei Green, SUA eta The Daltonics izango ditu, besteak beste.

Jaialdia ekainaren 23 eta 24an ospatuko da Bilbao Arenan, eta gaur jarri ditu salgai egun baterako sarrerak, 60€-an (+gastuak), eta bi egunerako bonua, 95€-an (+gastuak).

BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTarako egun baterako sarrerak eta bi egunerako bonuak Kutxabanken zerbitzu askotariko kutxazainetan eskuratu ahal izango dira, baita jaialdiaren webgune ofizialean ere: www.musiclegendsfestival.com

EGUN BAKOITZERAKO KARTELA:

EKAINAK 23, OSTIRALA

  • THE CULT
  • ULI JON ROTH
  • NIKKI HILL
  • WILLIS DRUMMOND
  • VARGAS BLUES BAND
  • THE DALTONICS
  • SUA

EKAINAK 24, LARUNBATA

  • CHRIS ISAAK
  • THE WATERBOYS
  • CANNED HEAT
  • NIKKI LANE
  • LUKE WINSLOW-KING
  • LORELEI GREEN

 


Laburrean

Non