San Pelaio Jaiak 2023 Zarautzen: egitaraua
Zarautzek ekainaren 22tik 28ra ospatuko ditu San Pelaio jaiak 2023.
Publiko guztientzako pentsaturiko programazioa aurkeztu da beste behin, herriko eragile askorekin elkarlanean sortuta. Igandetik aurrera, aukera mordoa izango da festaz gozatzeko: tanborradak, buruhandi eta erraldoiak, kontzertuak, DJak, dantza emanaldiak, txistulariak...
- San Pelaio Jaiak 2023 Zarautzen: egitaraua (pdf)
- San Pelaio Jaiak 2023: Txosnaguneko kontzertuen egitaraua (jpg)
Haurren eta helduen tanborradak, zuzenean Udalaren web orrian
Badira urte batzuk jada helduen tanborrada zuzenean streaming bidez jarraitzeko aukera ematen duela Zarauzko Udalaren webguneak. Aurten, berritasun bezala, helduen tanborradaz gain, haurrena ere zuzenean jarraitu ahal izango da www.zarautz.eus orrialdean.
Laburrean
- Mota Jaiak
- Data 2023(e)ko ekainaren 22(e)tik 2023(e)ko ekainaren 28(e)ra
- LekuaZarautz
- Info Gehiago


