Leioako San Juan Jaiak 2023: HUNTZA
2023ko Leioako San Juan Jaien egitarauaren barruan.
"Azkena balitz bezala" izenburupean, Huntzak hitz ematen du horrela gozatuko duela geratzen zaizkion emanaldi guztiekin. Huntzak ia hamar urte bete ditu trikitixa eta euskara doinuak Euskal Herriko eta munduko txoko askotara eramaten. 250 kontzertu inguru eskaini, 30 abesti baino gehiago sortu eta argitaratu ditu ondutako hiru diskoetan: "Ertzetatik" (2016an), "Xilema" (2018an) eta "Ezin ezer espero" (2021ean).
Oihartzunik handiena "Aldapan gora" abestiarekin lortu zuen, YouTuben ikustaldi gehien izan zituen euskarazko abestia izan zena, ia 14 milioi erreprodukzio lortuz.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Ekainak 22
- Ordutegia23:00
- LekuaIkaztegia
Leioa - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara



