"Nunavut"

Lemoa 2023(e)ko Ekainak 17
  • "Nunavut"

Noiz utzi genion haur izateari? Noizbait utzi al diogu? Noizbait utziko al diogu? NUNAVUT behin izan gineneko lurraldea da, denbora izozturik mantentzen denekoa, glaziarrek betirako irauten dutenekoa.. Bertan ikasi genuen zuhaitzetatik zintzilika ibiltzen, zuhaitzik gabeko eremuetan. Bertan jaso genuen piztiaren besarkada. Bertan ziren aske, haizeak korapilaturiko gure adatsak. Ahazturatik berreskuratuko al dugu, noizbehinka, bertara itzultzeko bidea...?

NUNAVUT izenak "gure indarra" edo "gure lurra" esan nahi du Inuiten hizkuntzan. Lurralde utopiko bat eraikitzeko saiakera da, non maitasuna, munstroak eta jolasa gailentzen diren. Unibertso oniriko bat iradokitzen duten paisaiak, non denbora gelditu egiten den, eta begiratzea eta entzutea besterik ez den geratzen. Ondoren, guztia gertatzen da...

Proposamen eszeniko hibrido bat, zeinak, ipuin kontaketak abiapuntutzat hartuta, dantza garaikidea, soinu artea, antzerki físikoa eta arte plastikoak batzen dituen.


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non