Bilbao Bizkaia HARRO 2023 (LGBTI+ Harrotasunaren Egunaren inguruko egitaraua)
Bilbao Bizkaia HARROren ortzadarra ekainaren 16tik 29ra zabalduko da Bizkaian. Aurten ere, ekainaren 28an, LGBTI+ Harrotasunaren Egunaren inguruan, kultura- eta jai-giroko ekitaldien egitaraua egingo da Bilbon, aniztasun afektibo-sexuala eta genero-identitateko aniztasuna aldarrikatzeko.
Ekimena sendotuz doa Bizkaian, eta 75 jardueratik gorako agenda eskainiko da, gehienak ere sarrera librekoak eta doakoak. Hala ere, proposamen batzuetan, euren izaera eta antolaketa-beharrak direla eta, izena eman beharko da aldez aurretik. Dagoeneko izena eman daiteke http://www.bilbaobizkaiapride.com/ webgunean.
BB Harrok herritar guztiak gogatu nahi ditu jarduerotan parte hartzera. Horien artean, hauexek nabarmendu behar dira: LGBTI historiari buruzko bisita gidatuak, Ur Parade, aniztasunaren aldeko itsasontzi-ibilaldia, LGBTI giza bandera, edo HARROladies, LBT emakumeentzako programazioa, kasurako, Santurtzin antolatutako LESBISITA.
Hala, lehendik finkatutako proposamenak berreskuratuko ditugu, hala nola Areatzako kontzertuak edo Ur Parade —itsasontzien ibilaldia itsasadarrean—, eta aurreko bi urteetan egin ezin izan ditugun beste hainbat jarduera.
ORTZADAR GERO ETA BIZIAGOA
Bilbao Bizkaia HARRO ekimena hazi eta hedatu egin da, berdintasunezko gizarte aske eta askotarikoaren alde jokatzen duten gizarte-eragile, erakunde eta enpresa guztiei esker.
Ortzadar LGBT Elkarteak antolatutako ekimena da Bilbao Bizkaia HARRO, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta BasqueTourren babesa du, bai eta Mundakako, Plentziako eta Santurtziko udalena ere.
Aurten ere, La Salve garagardo-ekoizlea atxiki zaio ekimenari eta, lehen aldiz, Vueling konpainiaren laguntza izan dugu, Bilbao Bizkaia HARROren airebide ofizial bilakatuta. Era berean, beste laguntzaile batzuk ere baditugu, hala nola Berdindu – Eusko Jaurlaritzaren LGBTI aholkularitza-zerbitzua−, Metro Bilbao, EiTB, Bilboko Portua, BBK, Ertzaintza, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Meliá edo Alzola.
Ekainaren 15, 16, 17 eta 18an, Bilbon garatuko da programa. Bizkaiko hiriburuan, Areatza, Alde Zaharra, Kale Nagusia eta Pio Barojako kaia (Ur Parade-aren abiapuntua) izango dira jardueren gune nagusiak. Ekainaren 24an eta 25ean, berriz, Mundaka, Plentzia eta Santurtziren txanda izango da, bertako herriguneak musikaz, dibertsioz eta aldarrikapenez beteko direla. Hilaren 29an, HARRO SCIENCE egingo da La Salve-ren eskutik, LGBTI+ errealitatea enpresaren ikusmoldez jorratzeko.
Laburrean
- Mota Jaiak
- Data 2023(e)ko ekainaren 15(e)tik 2023(e)ko ekainaren 29(e)ra
- LekuaBilbao


