Lied Arriagan: “Carneriana”

Bilbao 2023(e)ko Ekainak 13
  • Lied Arriagan: “Carneriana”

Josep Carner, poeta katalanen printzea esaten ziotena, erreferentziazko egile izan zen bere garaiko musikari askorentzat (Toldrà, Serra, Monpou eta abarrentzat), baita gaur egungo musikagileentzat ere. Emanaldian, David Alegret tenorrak eta Rubén Fernández Aguirre piano-jotzaileak Carnerren figura omenduko dute. Horretarako, 120 urteko bidaia proposatzen dute, Modernisme catalá mugimenduaren sorreratik gaur egunera artekoa. Gainera, IBS Classical diskoetxearekin kaleratu duten CARNERIANA izeneko CD bikoitza aurkeztuko dute Bilbon.

Carneriana izenburuak beste izenburu bat dakar gogora, musika klasikoko ospetsuenetako bat: Kreisleriana, Op. 16, Robert Schumannek pianorako egindako pieza txikien zikloa, E.T A. Hoffmannen irudimenean inspiratutakoa. Josep Carner artista erromantikoa izan zela esatea ez da zuzena, baina haren artea, zeregin poetikoa, nabarmena da Alegreten eta Fernández Aguirreren lanean; plano bertsuan kokatu zuen Schumannek bere Kreisler irudikatua.

 

Taldea 

  • Tenorra: David Alegret
  • Piano-jotzailea: Rubén Fdez. Aguirre

Laburrean

Non