"Artea Ikasbide 2023"
Erakusketa honek 2022–2023 ikasturtean zehar Artea Ikasbide hezkuntza-programaren baitan 6 eta 12 urte bitarteko ehun ikasle baino gehiagok sortutako obrak jartzen ditu ikusgai. Ekimenak 25 urte bete ditu orain, eta urte horietan guztietan bide berriak urratuz joan da EAEko ikastetxeetan, pedagogia-eredu berezi baten bidez Lehen Hezkuntzako curriculuma ikuspegi artistikotik jorratuta.
Abentura honetan, sei ikastetxetako ikasleek Elssie Ansareo, Ibon Garagarza, Zaloa Ipiña, Nerea Lekuona, Maider Lopez eta Ibon Saenz de Olazagoitia artistak izan dituzte bidelagun hogei saiotan zehar. Saio horietan jorratu dituzten proiektu artistikoetan curriculumeko gaiak izan dituzte aztergai, hala nola jasangarritasuna, uraren zaintza edo emozioen adierazpena, eta esperientziak euren sormen-prozesuetan parte hartzera bultzatu ditu ikasleak, pentsatzera, balioestera, aukeratzera, probatzera, zalantzan jartzera eta dibertitzera; batzuetan baita galtzera ere eta, jakina, huts egitera, akatsik gabe ez baitago aurrerapenik.
Erakusketak sormen-prozesu horren zikloa ixten du, eta egindako lana jendaurrean aurkezten. Erakusketa bisitatzen duten herritarrek ustekabeko aukera izango dute ikuspuntu original eta freskoez gozatzeko, ideia iradokitzaileak aztertzeko eta ekimeneko partaideek duten deskubritzeko eta sortzeko grina partekatzeko.
Aretoa: Hezkuntza-gune
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2023(e)ko ekainaren 13(e)tik 2023(e)ko irailaren 17(e)ra
- OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-20:00. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera: 10:00-20:00
- Lekua Guggenheim Bilbao Museoa
Abandoibarra Etorbidea, 2
Bilbao - Sarrerak Erosi
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Guggenheim Bilbao Museoa


