Portugalete Bizkaiko Txakolina Fest 2023

Portugalete 2023(e)ko ekainaren 10(e)tik 2023(e)ko ekainaren 11(e)ra
  • Portugalete Bizkaiko Txakolina Fest 2023

Herriaren urteurrena dela eta, Portugalete Bizkaiko lxakolina Fest jaialdiaren bigarren edizioa La Canilla pasealekura itzuliko da, gastronomia eta musika programazio anitz baten eskutik.

Lehenengo edizio arrakastatsu baten ondoren, jaialdiak musika, gastronomia eta Bizkaiko lxakolinaren askotariko erakusketa ekarriko dizkigu berriro aurten ekainaren 10ean eta 11n. Besteak beste, Deep Sea Monk, Garilak 26, DJ Makala, Zelanda, Mou lrumpet eta Arima Soul taldeen kontzertuak izango dira Portugaleteko Canillan.

Portugaleteko Udalak, Bizkaiko Txakolina jatorrizko deiturarekin batera, Portugalete Bizkaiko Txakolina Fest jaialdiaren bigarren edizioaren kartela aurkeztu du gaur goizean. Aurkezpenean izan dira Txema Ezkerra alkateorde eta Ekonomia Sustapen eta Enplegu zinegotzia, Portugaleteko Udalaren aldetik, eta Maider Zalduondo, Bizkaiko Txakolinaren izenean.

Txema Ezkerraren hitzetan, “duela hilabete batzuk egin genuen hiriaren 700. Urteurreneko Kontseiluaren azken bilera, zeinetan gizarte-sareak eta bertako herritarrek egindako lana eskertu eta balioetsi ahal izan genuen, eta erabaki genuen urtero, fundazioaren urteurrenaren inguruan, gure urtebetetzea gogoratzeko hainbat jarduera egingo genuela; besteak beste, jaialdi hau, Portugalete eta txakolina batzeko eta musikaren, txakolinaren eta gastronomiaren inguruko programa erakargarria eskaintzeko. Izan ere, aukera ezin hobea da jarrilleroek gure urteurrenaz goza dezagun eta Bizkaiko beste herri batzuetako jendea eta beste inguru batzuetako turistak Portugaletera gure tradizioez gozatzera etor daitezen”.

Lehen edizio arrakastsu baten ostean, jaialdiak berriro ekarriko digu pitxer bat, jardueraz, musikaz, gastronomiaz eta Bizkaiko Txakolinaren askotarikoerakusketaz beterik.

Jaialdia Portugaleteko Udalak antolatu du, Bizkaiko Txakolina jatorrizko deiturarekin batera eta Basque Tour Eusko Labelen laguntzarekin. Aukera paregabea da, beraz, Bizkaiko Txakolinaren onena ezagutzeko. Bizkaiko Txakolinako wine bars direlakoek eta Eusko Labeleko gune gastronomikoak gure txakolinaren eta gastronomiaren erakusketa bat eskainiko dute, aho-sabaia harritzeko, La Canilla pasealekuko eszenatokiaren gainean bilduko den askotariko musika programazioaz gozatzen dugun bitartean.

Kontzertuak eta askoz gehiago

Ekainaren 10ean Deep Sea Monk, Garilak 26, DJ Makala eta Zelanda taldeak igaroko dira Portugaleteko La Canilla pasealekuko agertokitik. Gainera, erraldoien kalejira batek, Portugaleteko Erraldoien Konpartsaren eskutik, ibilbidea erritmo eta kolorez beteko du. Ekainaren 11n, berriz, Mou Trumpet eta Arima Soul taldeen txanda izango da eta Portugaleteko Udal Bandaren kontzertua eta Dantza Plaza erakusketa, Portugalete Txistu Zaleak taldearekin, ere izango dira. Azken bi jarduera horiek Orube plazan egingo dira.

Bizkaiko lxakolina wine bars eta Eusko Label gunea

Hogeita bi ekoizleren txakolina-lagin heterogeneoa aurkitu ahal izango dugu kontzertuen gunean kokatutako Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren wine bars direlakoetan. Bertan, eskualde guztietako ekoizleek hainbat estilotako txakolinak dastatzeko aukera eskainiko digute. Bertaratutakoek, bost euroko tiketa erosita, bars horietan kategoriako bi txakolin berezi edo hiru urte-txakolin eskuratu ahal izango dituzte. Eusko Label gunean, aldiz, Lumagorri eta Euskal Okela kalitatezko zigiluekin egindako pintxoak dastatu ahal izango dituzte.

Gastro Txokoa

Gastro Txokoaren karpa pasealekuaren ondoan paratuko da, dastatze eta showcooking programazio zabala eskaintzeko; besteak beste, showcooking bat Zigor Iturrieta eta Iñaki Suarez sommelierrarekin, tailer gastronomiko bat Demaioko artisau maisuekin, Nerea Cuenco sommelierraren eskutik txakolin erakusketa bat dastatzen dugun bitartean, ahosabaiaren bidaia bat Japoniara Sushi Gallery eta Jose Mari Agirre sommelierrekin, Atlantiko eta Mediterraneoko ardo eta gazta erakusketa bat Sara Fernández Villar eta Ales Rueda sommelierrekin eta Portugaleteko pintxoekin uztartze joko bat Asier Dañobeitia eta Roberto Sarriugarte sommelierrekin. Jarduera horietarako sarrerak maiatzaren 10etik aurrera eros daitezke bizkaikotxakolina.eus/btfest webgunean, 9 euroren truke. Dena den, plaza batzuk gordeko dira jaialdian bertan eta aurrez aurre ere izena eman ahal izateko.

Mahastizaintza eta ardogintza iraganean

Iraganean, Portugaletek mahasti eta sagasti ugari zituen Azeta, Abatxolo, La Florida eta Buenavista hegaletan, baita upeltegiak eta dolareak ere hirigune historikoko etxebizitzen azpian.

Horrela, Portugaleteri hiri jarrilleroa ere esaten zaio, mahastizaintzaren eta ardogintzaren tradizioari lotuta egon baitzen mende batzuk lehenago. Orduko hartan, herria mahastiz inguratuta zegoen eta bertako tabernetan txakolin freskoa aurki genezakeen, antzinako bizilagunen egarria baretzeko. Tradizio horretatik datorkie jarrillero jentilizioa portugaketetarrei.

Informazio gehiago eskuratzeki eta izena emateko: https://www.bizkaikotxakolina.eus/BTfest

Txakolin Festa Egitaraua

 


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2023(e)ko ekainaren 10(e)tik 2023(e)ko ekainaren 11(e)ra
  • LekuaLa Canilla Ibilbidea

    Portugalete
  • Info Gehiago

Non