Luberri abesbatza 15 urtez kantari
2008 urtean, Antigua-Luberri ikastetxearen baitan sortu zen Luberri Abesbatzak 15 urte betetzen ditu aurten, Junkal Guerrero Langararen zuzendaritzapean. Taldea asko hazi da eta abesbatzaren sorreraren aitzaki izan ziren musika zaletasuna eta abesteko gogoa berdinak dira gaur egun.
15. urteurrena ospatzeko emanaldi berezia prestatu dute eta bertan, gonbidatu ugari izango dira: Jakintza txiki abesbatza, Indabe, Beñat Igerabide, Herenegun, Simon Ezquiaga, Janitz Enparantza, Antiguako txistulariak...
Eta sorpresa gehiago!
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Ekainak 10
- Ordutegia20:00
- LekuaAntiguako Frontoia
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara


