Arabako Plazetan 2023: "DesEquilibrado"

Lagrán 2023(e)ko Ekainak 10
  • Arabako Plazetan 2023: "DesEquilibrado"

"Arabako Plazetan" Arabako Kale Arteen Zirkuituaren egitarauaren barruan.

Magia en Zapatillas konpainiak DesEquilibrado antzezlana aurkezten du Pipaonen.

Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” laugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

Aurten Arabako Plazetan programan 41 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, ekainetik irailara bitartean lurraldeko 39 udalerritan eskaintzeko.

Ikusi programa

Antzezlanaren sinopsia

Magia, zirkua, musika eta dantza tartekatzen dira istorio honetan. Batetik, pertsonaia honen desoreka emozionala eta, bestetik, aurkitzen dituen gauza guztiak sudurraren puntan orekan jartzeko duen obsesioa kontrajartzen dira.

DesEquilibrado pertsona bakarreko ikuskizuna da. Barietate emanaldi bat, zeinetan umorea, zirkua, musika, dantza eta magia nahasten diren. Horrela, giro berezia sortzen da, umeek eta helduek elkar aurkitzeko eta lengoaia bat konpartitzeko: jolasa.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaMagia en Zapatillas
  • Data 2023(e)ko Ekainak 10
  • Ordutegia19:00
  • LekuaPipaongo Etnografia Museoa
    Plaza Nagusia z/g
    Lagrán
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania

Non