La Encartada Moda 2023
Ekainaren 9an eta 10ean la Encartada Moda itzuliko da, mende bat baino gehiagoko historia duen makineria bere horretan gordetzen duen industria-ondarearen erreferentziazko lekuan, La Encartada fabrika-museoan, tokiko, estatuko eta nazioarteko diseinuan ospetsuak diren profesionalak erakartzeagatik eta desfileak, erakusketak, proiekzioak eta tailerrak egiteagatik nabarmentzen den ekitaldian.
Edizio honetan La Encartada Modak upcycling-ean jarriko du arreta eta Bizkaiko diseinatzaileen desfileak eskainiko ditu bi egunez, Leire Rodriguez, Rovel bere firmarekin, Pablo Gangoiti, Aiza Couture eta Álvaro Valcárcel; era berean bertan egongo dira Daniel Lismore nazioarteko artista, Krizia Robustella diseinatzailea, Margil Peña eta Ana Viglioneren Reparto marka. Paco Clavelek musika jarri du ekainaren 10ean jardunaldiari amaiera emango dion saioan. Programazioa www.laencartadamoda.eus webgunean kontsulta daiteke eta ekitaldira joateko aldez aurretik izena eman behar da. Jarduera guztiak doakoak dira. Autobusak jarriko dira Bilbotik eta Balmasedatik la Encartada Modara joateko.
Bizkaiko Foru Aldundiak La Encartada Moda ekitaldiaren edizio berria jarri du abian, Alberto Sinpatronek koordinatuta. Ekitaldi honen ardatza moda jasangarria da eta programazioan desfileak, erakusketak, proiekzioak eta Basque BioDesign Centerrek emango dituen tailerrak dira.
La Encartada Moda 2023 ekainaren 9an eta 10ean egingo da sei desfilerekin. Desfile horietan Pablo Gangoiti Berrizbeitia, Aiza Couture, Rovel, Krizia Robustella, Álvaro Valcárcel edo Repartoren diseinuak ikusi ahal izango dira. Industria-ondarearen erreferente izatea ezaugarri duen pasarela da eta modeloek La Encartada fabrika-museoan mende bat baino gehiagoko historia duen makineriaren inguruan desfilatuko dute.
Modaren bi jardunaldiek upcycling tailerrak ere eskainiko dituzte, hondakin industrialez egingo den eskuko poltsa egiten ikasiz (Sin Perperdicio-ko, Emaús Fundación Social, Iban Bujánek emango du tailerra); era berean, tailer hauetan erabiltzen ditugun, janzten ditugun eta dauzkagun gauzak egiteko prozesuekin berriz konektatzeko aukera izango dugu, horien balioa ulertzeko, kasu honetan Therapy Recycle-ko Mariángeles Aguirreren eskutik. Gainera, Basque BioDesign Centerreko Adele Orcajada, Olatz Pereda eta Eduardo Loretoren eskutik biomaterialen, ehungintzako hondakinen, egitura modularren eta egitura infinituen tailerrak eskainiko dira.
Aldi berean modaren ekitaldi honetara bertaratzen diren pertsonek Aiza Couture ehun-instalazioaz eta "El Cruce entre Upcycling y Biodiseño: 5 técnicas Clave - Upcycling eta Biodiseinuaren arteko bidegurutzea: 5 teknika giltzarri" erakusketaz gozatu ahal izango dute Basque BioDesign Centerren eskutik. Erakusketa honetan Upcycling teknikak erakutsiko dira bisitariek uler dezaten nola eman dakiekeen bizitza berria dagoeneko erabili nahi ez ditugun jantziei biodiseinu-prozesuak erabiliz (ikus daitezkeen adabakiak, Patchworka, kustomizazio digitala, Bio kustomizazioa, mizelio-parpaila, kristalizazioa eta Zero Waste bezalako teknikak).
La Encartada Modan, beste alde batetik, biodiseinuari eta 80 eta 90eko hamarkadetako Paco Claveli buruzko proiekzioak eskainiko dira,
Gainera mahai-inguru bat egingo da ostiralean Upcyling & Recyclinga Moda Jasangarri baterantz gaiari buruz; hizlariak Therapy Recycle and exorcise-ren sortzaileetakoa den Maríangeles Aguirre, Iban Bujan (Sin Desperdicio, Emaus Gizarte Fundazioa) eta Mari Luz Ferro (Kooperako koordinatzaile nagusia) izango dira. Recyclingean ez bezala, upcyclinga sormenean oinarritutako birziklatze-prozesua da, eta bertan forma edo erabilera berria ematen zaie jada erabiltzen ez diren eta ziurrenik botatzeko izaten diren objektuei.
Bestalde larunbatean topaketa bat egingo da Daniel Lismore-rekin, Londresen bizi den queer artista britainiar ezagunarekin. Bere burua eskultura bizidun gisa definitzen du eta bere gorputza egunero sortzeko mihise gisa erabiltzen du.
La Encartada Moda ekitaldian adin guztietako pertsonek bi egunez gozatzeko aukera izango dute, hainbat jarduerarekin. Ingurua aparta da eta 22:00ak arte iraungo duten jardunaldietan jateko eta gozatzeko aukera izango da. Ostiralean, Felix Daniel DJak jarriko du musika eta Paco Clavel artista ezagunak DJ lanak burutuko ditu larunbatean, ekainaren 10ean, ekitaldiari amaiera emanez.
Programazioa www.laencartadamoda.eus webgunean kontsulta daiteke eta aldez aurretik izena eman behar da ekitaldira joateko. Jarduera guztiak doakoak dira. Autobusak jarriko dira Bilbotik eta Balmasedatik la Encartada Moda joateko.
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2023(e)ko ekainaren 9(e)tik 2023(e)ko ekainaren 10(e)ra
- Lekua La Encartada fabrika-museoa
El Peñueco auzoa, 11
Balmaseda - Web La Encartada fabrika-museoa


