Gallartako Jaiak 2023: egitaraua

Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena 2023(e)ko ekainaren 9(e)tik 2023(e)ko ekainaren 18(e)ra
  • Gallartako Jaiak 2023: egitaraua

Gertu ditugu Gallartako San Antonio jaiak eta aurten ekainaren 9tik 18ra ospatuko dira. Egun horietan zehar familiarekin eta lagunekin disfrutatzeko hainbat jarduera izango ditugu.

Jaiak ekainaren 9an, ostiralean, hasiko dira, 18:00etan. Kontxa Meatzaritzaren Museotik Eusko Gudariak plazaraino jaitsiko da Abantoko Musika Eskolarekin eta Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldearekin, Abanto Zierbenako Merkatari eta Ostalarien Elkarteak antolatuta. Eusko Gudariak plazara iritsi ondoren, 19:00etan Jota eta Arin Arin tradizionala dantzatuko dugu Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldearekin.

19:30ean, plaza horretan bertan, Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldeak pregoia irakurriko du. Ondoren, ohorezko aurreskua dantzatuko dute, eta, azkenik, 2023ko San Antonio jaiak ofizialki hasteko, txupinazoa bota eta konfetia jaurtiko da.

20:00etan, Gallartako Emakumeen Elkarte Kulturalak luncha antolatu du plazan, Oihan Vega DJaren emanaldiaz gozatzen dugun bitartean. 21:00etan Irulitxa fanfarrea izango dugu, eta 23:00etatik aurrera zenbait kontzertu izango ditugu: DUPLA Eusko Gudariak plazako eszenatokian; ondoren, festak AnderxDj-rekin jarraituko du txosnen eremuan, eta, jaien lehenengo eguna amaitzeko, 00:30ean Erromeria Lehian izango dugu.

Ekainaren 10ean, larunbatean, artzaintxakur alemanen erakusketa eta lehiaketa egongo da 09:30ean, Federico Balbuena Zelaian, EuskadiNafarroa delegazioaren esku.

10:00etan Plater Tiroko San Antonio Sari Handia egongo da zulo olinpikoan, 25 plateretara. Antolatzailea Gallartako Ehiza eta Arrantza Elkartea izango da. Ordu horretan bertan, San Antonio 2023ko XIV. Futbol Txapelketa egongo da San Miguel zelaian, Gallartako Kirol Klubak antolatuta. Horrez gain, xaketxapelketa ere egongo da: XII. San Antonio Xakeko Open irekia, Dolores Ibarruri BHIko kiroldegian, Gallartako Xake Taldearen esku.

10:00etatik 16:30era Gallarta Pelotazalek “Txelu Izaguirre Memorialeko” XXXVI. Esku Pilotako Txapelketaren finalak antolatu ditu, binakako modalitatean.

12:00etan, Blasco Ibañez parkean Athletic Eguna ospatuko da, eta haurrentzako jarduerak antolatu ditu Athletic Fundazioak.

13:30ean Harri Zulatzaileen Liga izango dugu Dolores Ibarruri plazan. Hauek hartuko dute parte: Aldai Aldea, Piratak, Burdin Gazteak, Errekatxo, Kabiezes eta Gallarta.

Txikientzat uretako puzgarriak egongo dira udal-igerilekuetan. 4 eta 8 urte arteko haurrek 16:00etatik 17:15era izango dute txanda, eta 9 eta 15 urte artekoek 17:45etik 19:00etara. Helduak soilik haur batekin badoaz sartu ahal izango dira, eta gehieneko edukiera 70 pertsonakoa izango da.

13:30ean poteo musikatua izango dugu txosnen eremuan. JRtik hasiko da. Ondoren, 15:00etan, sabelak betetzeko, bazkari herrikoia egingo dugu. Bingozaleentzat, 16:00etan jolastuko gara, eta 17:30ean bestelako jolasak izango ditugu.

17:30ean txikiekin Blasco Ibañez plazan izango dugu hitzordua. Bertan, Gaztelariak Arku Tiroko Klubak haurrentzako arkutiroa antolatu du. Ondoren, 18:00etan, kiroljokoak egongo dira Blasco Ibañez parkean, Sendoa Atletismo Klubak antolatuta.

Jokoen ondoren, Elkartasun Pintxoa izango dugu Beti Abanto Sahararekin elkartearen alde, Eusko Gudariak plazan. 19:00etan Jta Elektrotxaranga JRtik hasiko da. 19:30ean, toki horretan bertan, humorez eta musikaz betetako kaleko animazioikuskizuna izango dugu New Tocados taldearen eskutik. Ziur barrez lehertuko garela.

20:00etan, Txikito Pilotalekuan Gallarta Pelotazalek antolatutako “Txelu Izaguirre Memorialaren” sariak entregatuko dira.

Eguna amaitzeko, 23:00etan, txosnetan, The Shots izango ditugu. Ordu horretan ere dantzaldia egongo da El Minero Etorbidean, Raspu taldearekin, abesteko eta dantzatzeko gogoz dauden guztientzat. Ondoren, 00:00etan, Eusko Gudariak plazan Orquesta Nueva Alaska taldearen musikaz gozatzeko aukera izango dugu. 00:30ean, txosnagunean, Mugi Pandero Erromeria.

Ekainaren 11n, igandean, txakurartzain alemanen erakusketa eta lehiaketa eta 2023ko XIV. San Antonio Txapelketa izango ditugu berriro ere.

11:30ean, Blasco Ibañez parkean hainbat jarduera eta jolas izango ditugu, besteak beste, egurrezko jolas erraldoiak, bideokontsola zaharrak, simulagailuak… 12:00etan, parke horretan ere, elkartasunmerkatua eta aurpegiak margotzeko tailerra, Bere Ahotsak antolatuta.

12:30ean Eusko Gudariak plazara joango gara Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldearen dantzaalardea ikusteko. Ordu horretan ere Abanto Musika Eskolaren kalejira izango dugu.

Igandea amaitzeko, 18:30ean Eusko Gudariak plazan Txirri Mirri eta Txiribitonekin Barrez emanaldia izango dugu, txikienei barre algarak eragiteko.

Atseden hartzeko egun bat utziko dugu, baina ekainaren 13an, asteartean, 12:00etan jarduerei helduko diegu berriro ere. Paduako San Antonio elizan Paduako San Antonioren omenezko meza egongo da, eta, ondoren, 13:00etan, Bodegón Abesbatzaren XX. kontzertu korala. 14:30ean Gallartako Jubilatuen, Alargunen eta Pentsiodunen «La Mina» elkarteak antolatutako adinekoentzako bazkaria izango dugu, elkartearen lokalean. 18:30ean Igel Txapelketa egongo da txosnagunean. Horrez gain, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara San Antonioko Haurrentzako Parke Handia egongo da Blasco Ibáñez plazan: haurrentzako ludoteka, puzgarri bereziak eta Santa Fe trena, txikiek disfruta dezaten.

Astearteko jarduerekin amaitzeko, poteo musikatua izango dugu 19:00etan txosnagunean, eta JRtik hasiko da. Halaber, ordu horretan bertan, Txikito pilotalekuan, Pala Txapelketa egongo da. Fusto eta Ibai Pérez Maldonado eta Urrutiaren aurka lehiatuko dira. Ondoren, “San Antonio” Esku Pilotako txapelketan, Urrutikoetxea eta Morgaetxebarria Artola eta Iztuetaren aurka arituko dira.

60 eta 70eko hamarkadetako musikaren zaleentzat, 19:00etan Eusko Gudariak plazan Fórmula 60-70 izango dugu, hamarkada horietako abesti onenak jotzen. Ondoren, 20:30ean barbakoa egingo dugu sabela betetzeko, eta gero, gaueko 21:00etan, ederki pasatzeko herri-kirolak eta musika izango dugu txosnen esparruan.

Astean zehar atseden hartu eta gero, hurrengo ostiralean, ekainaren 16an, 17:00etan udal-igerilekuetara joango gara, aerobik erakusketa bat ikusteko, eta jarraian igeri egiteko estiloen erakusketa bat izango dugu, Meatzaldea kirol-klubaren eta Udaleko Igeriketa Eskolaren eskutik. Gainera, 19:00etan Udaleko Igeriketa Eskolak igeriketa sinkronizatuko beste erakusketa bat emango digu. Era berean, 18:00etan Gallarta LokomoTOURra izango dugu, eta erietxera igoko gara.

Eguna musikaz josita egongo da. 19:00etan Paduako San Antonio elizan akordeoi-joleen emanaldia izango dugu “Arambarri AkordeON!” taldearen eskutik, Bilbao Musika “Ahotsak” abesbatzarekin batera.

Ondoren, arratsaldeko 20:00etan, Eusko Gudariak plazan 70eko hamarkadako talderik ospetsuenetakoaren emanaldia izango dugu: Quinta Reserva. Ordu berean poteo feminista izango dugu, JRan hasiko dena, Abantoko Talde Feministak antolatua.

22:00etan, Gallartako Txikito Pilotalekuan dantzaikuskizunaz disfrutate ahal izango dugu Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldeari esker. Eta amaitzeko, gaueko 23:00etan, Eusko Gudariak plazan hainbat emanaldi izango ditugu: Urtz eta Noche Tributera, Skaperi tributua Gato Lópezekin eta beste bat Kortaturi Aizurekin. Gainera 48Kiny izango dugu, eta ondoren DJ Roier txosnagunean egongo da goizeko 02:00ak arte.

Larunbatean, ekainaren 17an, 12:00etan hasiko dira jarduerak, Blasco Ibañez pasealekuan. Haurrentzako partea egongo da, ludoteka, puzgarriak eta guzti. 13:00etan Eusko Gudariak plazan Mariachis de los Cazahuetes taldea izango dugu: eszenatokian 8 artista bilduko dira, lehengo eta oraingo errepertorio onenarekin.

Bazkalostean, 17:00etan, Dolores Ibarruri plazan Tiragomen Jaurtiketako XVIII. Txapelketa izango dugu, Peña Enkarterri Tiragomasek antolatua. 18:00etan, Dolores Ibarruri Institutuaren kiroldegian lagunarteko partidua egongo da Gallartaren Ahotsa eta Ostadar gizonezko gazteen artean. 18:00etan Txaranga Coda izango dugu txosnen eremuan, eta JRan hasiko da.

19:00etan Eusko Gudariak plazan Bilbotxeros Band izango dugu, eta 23:00etan, Marciano iturritik, jaietako ekitaldi ezagunenetakoa izango dugu: Jaitsiera Handia. Larunbatarekin amaitzeko, 00:30ean Meatzari etorbidean berriz Raspurekin disfrutatuko dugu, Eusko Gudariak plazan Orquesta Vulkano Show ezaguna, eta txosnetan Muxutruk Erromeria.

Jaiekin amaitzeko, igandean, ekainaren 18an, San Antonio Paellen XLVIII. Txapelketarekin esnatuko gara, sukaldaritza eta, noski, paella maite dutenentzat. Dolores Ibarruriko IGEak eta Gallartaren ahotsak antolatu dute.

11:00etan Blasco Ibañez parkean haurren jolastokia egongo da, puzgarriekin, rokodromo mekanikoarekin eta erratz-makinarekin. Gero, 12:00etan, Eusko Gudariak plazan aldibereko xake jokoak egongo dira, Gallartako Xake Taldeak antolatua.

18:00etan txosnaren eremuan dantza-plaza izango dugu, dantzatzeko gogoz daudenentzat.

18:30ean, Eusko Gudariak plazan, Abanto Musika Eskolako ikasleen ikasturte amaierako entzunaldiak izango dira. Gero, txosnen eremuan, 19:00etan, sabela bete dugu sardinadarekin, eta 20:00etan sariak banatuko dira.

Igandea eta jaiak amaitzeko, 22:30ean Kalejira Fúnebrea eta azken Txupinazoa izango dugu, Abanto Zierbenako Merkatari eta Ostalarien Elkarteak antolatua.

Jai parekideak

Ohikoa denez, Abanto Zierbenako Udalak kanpaina bat egin du eraso sexistarik gabeko jai parekideak aldarrikatzeko xedez.

Hartutako neurrien artean, jarduteko protokoloa nabarmentzen da. Protokolo hori jaietan txosna jartzen duten erakunde guztien artean banatuko da, eta, horrez gain, zenbait jarraibide emango dizkiegu, eraso sexista baten aurrean nola jokatu jakin dezaten.

Helburua da eraso sexistarik gabeko jaiak izatea, emakumeen errespetua eta segurtasuna lehenesteko.

Gainera, “Soilik bai da bai” leloa duten eskumuturrekoak banatuko dira berriz, baimenaren garrantzia azpimarratzeko. Bestalde, laguntza emateko telefonozenbakiak dituzten pegatina eta txartelak banatuko dira.

Bi pankarta jarriko dira jaietako agertokietan, eta beste bi panel dira jai-esparruetan, eraso sexistarik gabeko guneak direla adierazteko. Horrez gain, karpa more bat jarriko da, eta bertan material hezigarri eta aldarrikatzailea banatuko da. Era berean, langile trebatu eta espezializatuek informazio zehatza emango dute eta zalantza guztiak argituko dizkiete hurbiltzen diren pertsona guztiei.

Gautxori zerbitzua

Iaz Gautxorik izan zuen arrakasta ikusi dugu, guztira 800 erabiltzaile izan baitzituen Las Carrerasko jaietako lehenengo astean. Hori kontuan hartuta, Abanto Zierbenako Udalak gaueko doako autobus zerbitzu hau abian jarriko du. Horri esker, herritarrak salbu iritsiko dira Las Carrerasera, autoa erabili beharrean.

Zerbitzua Las Carrerasko jaietako bi ostiral eta larunbatetan erabili ahal izango da, 23:00etatik goizeko 06:00etara, jaietako mugikortasuna segurua izan dadin. Gallartako lehenengo irteera 23:00etan izango da eta Las Carreraserako itzulera, berriz, 23:20an.  Gallarta eta Sanfuentes artean zazpi geldialdi egingo dira jaietara joateko, eta irteerak 40 minutuero izango dira.

Helburua da herritarrek jaiaz disfrutatzen jarraitzea eta etxera modu seguruan itzultzea, batez ere gure gazteek.

Prebentziorako zerbitzuak

Udaltzaingoa ere egongo da jaietan, eta ostiral eta larunbat gauetan zerbitzua hedatuko da. Gauez prebentziorako zerbitzua izango dugu, Blasco Ibáñez parkean instalatuta egongo dena.


Laburrean

Non