POLIANA LIMA: "ORO NEGRO"

Bilbao 2023(e)ko Ekainak 8
  • POLIANA LIMA: "ORO NEGRO"

"Oro negro" zuzeneko musika duen bi gorputzeko solo bat da.

Petrolioa, mundua eraldatu duen urre beltza da Poliana Lima dantzari eta koreografoak pieza hau egiteko erabili duen metafora. Piezak poetikoki lotzen du altxor baten indusketa-prozesua eta mendebaldeko kultura hegemonikoan ukatuak eta baztertuak izan ziren elementu eta identitate batzuen balioespena.

"Oro negro", gorputza da aztarrika egiten duen eta aztarrikatua den objektua, deabruzkoa agerian uzten duena: haragi biguna, zaurgarria eta galkorra; erotiko femeninoa, emakume baten desiraren ikuspegitik; belztasuna eta herrikoia.

"Oro negro", gorputza oroimen biziko lurralde gisa hartzen da, eta dimentsio biografikoak, familiarrak eta komunitarioak, soziokulturalak, eta mitikoak eta espiritualak egituratzeko eta irakurtzeko leku gisa. Gorputzaren ikuskera horrek aukera ematen du hainbat belaunalditan zehar ohiturak, azturak, indarkeriak, oinazeak eta gozamenak transmititzeko izan diren ukimen-prozesuen aztarnak aztertzeko. Gorputza konglomeratu askotariko, ezegonkor eta dinamiko gisa eratzen duten identitate-, kultura- eta denbora-dimentsio ugari horiek aztertuz.

Abadiako Antzokian estreinatu ondoren, 2022ko Udazkeneko Jaialdiaren 40. edizioan, Poliana Limak bere lan berria aurkeztuko du Azkuna Zentroan, bertan garatu baitu piezaren sormen-prozesuaren zati bat.

Fitxa artistikoa

  • Kontzeptua, zuzendaritza eta koreografia: Poliana Lima
  • Dantzariak: Poliana Lima eta Miguel Ángel Chumo Mata Dramaturgia: Javier Cuevas
  • Koreografiako laguntzailea: Lucas Condró  Argiztapenaren diseinua: Carlos Marquerie
  • Soinuaren diseinua: Óscar Villegas
  • Jatorrizko musika: Pablo Sánchez
  • Fotografia: Álvaro Gómez Pidal
  • Bideoa: Álvaro Gómez Pidal
  • Ekoizpena: Isabella Lima
  • Koprodukzioa: Poliana Lima eta Mapas Fest
  • Lankideak: Udazkeneko Jaialdia, Madrilgo Udala, Azkuna Zentroa, San Cristóbal de la Lagunako Udala, Teatros del Canal, Tenerifeko Auditorioa.

Poliana Lima

Poliana Lima (Brasil, 1983) koreografoa, dantzaria eta irakaslea da. Txikitatik dantzan aritu nahi izan zuen, eta 20 urterekin bere bizitzako funtsezko zatitzat hartu zuen. Palo En La Rueda da haren lehen sorkuntza, 2011koa. Harrezkero, haren piezak nazioarteko eta Estatuko hainbat jaialditan izan dira ikusgai eta saritu egin dituzte.

Gorputza bere adierazpenaren objektu nagusitzat hartu, eta aukerak aztertzen ditu, ikusleekin era erraz eta sakonean komunikatzeko moduko poetika bat sortzeko eszenan. Identitatea eta oroimena bezalako gaiak, besteak beste, behin eta berriz agertzen dira haren sorkuntzetan, baita sorkuntzaren eta pedagogiaren arteko harremana ere, funtsezko alderditzat jotzen baitu artista gisa egiten duen lanean.


Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaPOLIANA LIMA
  • Data 2023(e)ko Ekainak 8
  • Ordutegia19:00
  • Lekua AZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • Zenbatekoa12,5 / 18 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web AZ Azkuna Zentroa

Non