"GEORGE DICK-EN IBILALDIAK: BISITAK ETA IBILBIDE KULTURALAK"
"George Alexander Dick-en ibilaldiak" aurkezten dituzte, museoan ikusgai dugun "George Dick. Alemaniatik Barakaldora" erakusketara bisita gidatua eta oinezko ibilbide kulturala uztartzen dituen ekintza.
Ekainak 4: BISITA + IBILBIDEA: Barakaldotik Zorrotzarako ibilbidea industriaren historian zehar.
Museoan erakusketa bisitatu ondoren autobusez Barakaldora abiatuko gara. Industri Ondare eta herri laneko euskal elkarteko Willy Villar eta Mikel Vitores kideen eskutik ibilbidea Galindo ibaia zeharkatzen duen zubiaren alboan abiatuko dugu. Bertan San José de la Isla komentua (Sestao) eta El Carmen fabrika (Barakaldo) egon ohi ziren espazioak aztertuko ditugu. Itsasadarraren bazterretan zehar aurrera eginez Franco-Belga eta Orconera enpresen zamalekuak ezagutuko ditugu. Burtzeñara heltzean 1912an eraikitako eta benetako industria bitxia osatzen duten Fesa-Ercros industrial pabilioi zaharrak bisitatuko ditugu. Ondoren ibilbidean aurrea egingo dugu 1923-24 artean eraikitako eta egun erabilerarik ez duen Molinos Vascos (Zorroza) industria eraikin ikusgarrira helduz. Ibilbidea amaitzerakoan autobusak berriz ere Enkarterrietako Museora eramango gaitu.
Eguna eta ordua: Ekainak 4, igandea, de 9:30etatik 14:00etara.
Ibilbidearen distantzia eta zailtasuna: 4 kilometroko oinezko ibilbide laua.
Irteera lekua : Enkarterrietako Museoa (Abellaneda, Sopuerta).
Doakoa. Aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da "Izena emateko eskaera" atalean (pertsona bakoitzeko eskaera bat bete behar da) .
Ekainak 18: BISITA + IBILBIDEA: Las Muñecas-eko meategiak eta La Linde-ko (Sopuerta) kiskaltze labeak.
G.A. Dick-ek, El Carmen fabrikan lan egiteaz gain, meategi ugari bisitatu zituen, burdin mearik onena aurkitzeko helburuarekin. Ikerkera lan hauek kontutan hartuta Museoan erakusketa bisitatu ondoren Sopuertako Las Muñecas-eko meategietara hurbilduko gara. Industri Ondare eta herri laneko euskal elkarteko Willy Villar eta Mikel Vitores kideen eskutik oinezko ibilbidea Sopuertako El Castaño auzoan abiatuko dugu, meatzal auzo honek " Errusia txikia"-ren ezizena hartu zuen, bertan ezkerreko alderdi ezberdinen egoitzak izan baitzituen. Kiskaltze labeetara helduko gara, hauek aztertu ostean Catalina meategia ixtean bertan sortutako lakura hurbilduko gara. Bertatik meatzarien antzinako pabilioietara igoko gara eta El Pilar baseliza bisitatu ondoren El Castaño auzora bueltatuko gara.
Eguna eta ordua: Ekainak 18, igandea, de 9:30etatik 14:00etara.
Ibilbidearen distantzia eta zailtasuna: 3 kilometroko oinezko ibilbide lasaia.
Irteera lekua : Enkarterrietako Museoa (Abellaneda, Sopuerta).
Doakoa. Aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da "Izena emateko eskaera" atalean (pertsona bakoitzeko eskaera bat bete behar da) .
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2023(e)ko Ekainak 4
- Lekua Enkarterrietako Museoa
Abellaneda Auzoa, z/g
Sopuerta - Web Enkarterrietako Museoa


