Txikifest 2023 Getxon - haur eta familientzako aire zabaleko ikuskizunak
Ekainean, haur eta familientzako aire zabaleko kultura-programazioa izango da erabateko protagonista Getxon. Kultur Etxeak abian jarriko duten ekimen honek kultura haurrei hurbiltzeko asmoa du eta 2023ko Aurrekontu Parte-hartzaileetan kulturaren alorrean herritarren aldetik jasotako eskaerak egia bihurtzeko gauzatu da. TxikiFesteko programazioak hainbat diziplinatako arte eszenikoen ikuskizunak (clown, antzerkia, musika, zirkua, dantza) eta parte hartzeko ekintzak bilduko ditu, hala nola arte plastikoetako tailerrak, bertsolaritza eta ahozkotasun dinamikak, ginkanak, jolasguneak eta irakurzaletasuna sustatzeko guneak, besteak beste.
Ekainaren 2tik 4ra bitartean, egitaraua Areeta eta Romo auzoetan garatuko da, kokapen irisgarrietan, hala nola Geltokia plaza eraberrituan, Santa Eugenia plazan eta Eskoletako plazan. Hurrengo asteburuan, ekainaren 9tik 11ra, Algorta auzoaren txanda izango da. Bertan, Algortako Geltokia plaza, San Nikolas plaza eta Biotz Alai plaza izango dira agertoki nagusiak. Euria edo eguraldi txarra egiten badu, programazioaren zenbait ekintza estalpeko espazio alternatiboetan garatuko da.
Programazioa
Programazioan Getxoko, Bizkaiko, Euskadiko eta Estatuko erakunde eta konpainien lanak daude. Lehenengo egunean, ekainaren 2an, Bartzelonako La Baldufa Teatre konpainiaren “Zeppelin” ikuskizun ibiltariarekin hasiko da jaialdia, Bizkaia Zubitik Santa Eugenia plazaraino. Ondoren, publikoak “Numenak” (Yarleku Teatro) antzezlanaz gozatu ahal izango du Areetako Geltokia plazako aire zabaleko entzunareto berrian.
Bigarren eguneko goizean, hilak 3, larunbatean, Areeta zirku azoka tradizionala bihurtuko da Bambolea taldearen eskutik, kaseta eta zirku-joko tradizionalekin, eta publikoak familiei zuzenduriko Dantza Plaza ekitaldiaren saio berezia izango du, bertoko dantza taldeek bultzatuta, Eskoletako plazan. Arratsaldean, eskaintza Romo auzora pasatuko da, “Iratxoen Kantu Sekretuak” (Gookapi) musika-ikuskizunarekin, eta egunari amaiera emango zaio “Glubs” (Nacho Vilar Producciones) kalejira ibiltariarekin. Bertan, lau marinel zoro noraezean agertuko dira Santa Eugenia plazan, eta publikoak ontziratzeko portu bat aurkitzen lagundu beharko die.
Hurrengo egunean, hilak 4, igandean, animalia itxurako tamaina handiko txotxongilo artikulatu batzuek hiri-eremuan ezarriko dute beren kanpamendua. “Animalia” ikuskizunak (Sandal Productions) animalien portaera aztertzen duten naturzaleen kanpamentuak birsortzen ditu. Antzezpenaren ondoren, haurrek zurezko jolasak balira bezala jokatu ahal izango dute txotxongilo horiekin, tipi estiloko denda betetako espazio natural batean. Eguerdian, Dantzaz talde euskaldunak bere “Menu” ikuskizun ibiltaria ekarriko du eta Izaskun Rueda getxotarrak antzerkia eta zirkua uztartzen dituen “Bidaibizitzen” obra. Arratsaldean, Tor eta Txoborro magoek “TNT” magia ikuskizuna eskainiko dute eta jardunaldiari amaiera emateko, “Candido” (La Nördika) zirku ipuina izango da.
TxikiFestek hurrengo asteburuan jarraituko du programazioa, ekainaren 9tik 11ra, Algorta auzoan. “Gora Bihotzak” (Eidabe) taldeak hasiera emango dio Biotz Alai plazan eta, iluntzean, publikoak "Herentzia" (La Industrial Teatrera) clown erako ikuskizunaz gozatuko du, non zaborrontzi baten barruan dauden bi pertsonaiek datozen belaunaldiei utziko diegun munduari buruz hausnartzen lagunduko duten.
Ekainaren 10ean, mekanika klasikoaren sekretuak goizeko protagonista izango dira, “Ingenii Machina” (Alauda Teatro) instalazio parte-hartzaileari esker. Instalazio horrek gorputzen mugimendua eta oreka eragiten duten indarrak eta makinak asmatu, eraiki eta maneiatzeko teknikak aztertzen ditu. Halaber, haurrek “Baserriko Porrusalda” (Bapatean Zirko) eta “Piraten istorio bat” (Erre Produkzioak) antzezlanez gozatuko dute. Iluntzean, Andaluziako Vaivén Circo konpainiak bere zirkuko koreografia ikuskizun berria aurkeztuko du, barrea, presa, enpatia, mina, beldurra eta itxaropenaz hitz egiteko. Larunbateko egunari amaiera emango zaio Algortako kaleak argiz eta musikaz beteko dituzten txotxongilo erraldoien kalejira ibiltari batekin.
Jaialdiaren azken egunean, hilaren 11n, igandean, jendeak garbigailu erraldoi kolektibo bat prestatzeko aukera izango du, “Garbi Jai” (Eidabe) antzezlanaren eskutik; Agurra Dantza Taldeko erraldoi eta buruhandiek Algortako kaleak zeharkatuko dituzte, San Nikolas plazatik Telletxeko Geltoki plazaraino, eta Lilura Abesbatza Getxoko haur abesbatzak bere errepertorio musikala aurkeztuko du. Arratsaldean, “Menina” (7bubbles) familia osoarentzako poesia ibiltariarekin eta OrainBi konpainiaren pertxa akrobatikoarekin amaituko da jaialdia.
Jarduera parte-hartzaileak: jolasguneak, tailerrak, irakurketa familiarra eta gynkhana
Gainera, egunero, 17:00etatik 19:00etara, jarduera parte-hartzaileen txanda izango da. 0 eta 3 urte bitarteko haurtxoak ludoteka bat izango dute, bereziki adin goiztiarrari zuzendua, ekainaren 2tik 4ra, eta belaunaldien arteko jolasgunea ekainaren 9tik 11ra. Era berean, 3 urtetik gorakoentzat irakurketa gune familiar bat egongo da, eta parte hartzeko gune honetan mota askotariko tailerrak ere egongo dira: ostiraletan (ekainak 2 eta 9); arte plastikoei buruzko horma-tailerra, larunbatetan (ekainak 3 eta 10); bertsolaritza eta ahozkotasunari buruzko tailerra, eta, igandean, ekainak 11; gorputz adierazpenari buruzko tailerra, Getxoko Organik konpainiaren eskutik.
Ekainaren 10ean eta 11n, goizeko ordutegian, haurrentzako "Botasen bila, Athleticeko futbolaria" izeneko ginkanaren hiru emanaldi izango dira Utopian herriko antzerki eskolaren eskutik. Familiek Algortako kaleetan bilatu beharko dute Botas, Ramiro Pinilla getxotar eleberrigileak idatzi zuen “Aquella edad inolvidable” eleberriko pertsonaia nagusia. Jardueran parte hartzeko aldez aurretik doako izen-ematea egin beharko da.
Eskolako paseak goizean
Haurrei eta familiei zuzendutako jaialdia ez da Getxoko ikastetxeez ahaztuko eta hori dela eta, ostiral goizetan ikasleen txanda izango da. Ostiralean, hilak 2, “Numenak” (Yarleku Teatro) antzezlanaz gozatuko dute, eta hilaren 9an, “Gora Bihotzak” (Eidabe) musikalaz.
2009tik aurrera jaiotako biztanleentzako doako gonbidapenak
Bestalde, herritarrek kultura adin goiztiarretara hurbiltzeko joan den urtean burutu zuten eskaerari erantzunez, 2009tik aurrera (14 urte arte) jaiotako haur eta nerabe getxoztarrek kultur jarduera batez gozatu ahal izango dute doan Muxikebarri eta RKE Romo Kultur Etxean urtebeteko epean edo gonbidapen kopurua agortu arte. Gonbidapena haurrei edo familiei zuzendutako jarduerekin trukatu ahal izango da, hala nola Zinematxiki zinema zikloekin, Andres Isasi Musika Eskolako emanaldiekin, Muxikebarri eta RKEko ikuskizunekin eta Gabonetako programazioarekin, besteak beste. Gonbidapenak jasotzeko epea Kultur Etxeak jakinaraziko du laster ohiko kanalen bitartez.
Gonbidapenak jasotzeko, Muxikebarri edo RKEko leihatiletara joan beharko dira ohiko ordutegian z, eta NANa, familia-liburua edo adingabearen ordezkaritza edo tutoretza egiaztatzen duen edota baliokide den beste edozein dokumentu aurkeztu beharko dute.
PROGRAMAZIOA
| EKAINAK 2 Ostirala | ||||
| Lekua | Ordutegia | Ikuskizuna | Diziplina | Adina |
| Areetako Geltokia plaza |
17:00-19:00 |
Jolasgunea | 0-3 | |
| Areetako Geltokia plaza |
17:00-19:00 |
Tailerra | 4-12 | |
| Bizkaia Zubitik Santa Eugenia plazara |
18:30 |
Kalejira | Adin guztiak | |
| Areetako Geltokia plaza |
20:00 |
Antzerkia | Adin guztiak | |
| EKAINAK 3 Larunbata | ||||
| Lekua | Ordutegia | Ikuskizuna | Diziplina | Adina |
| Areetako Geltokia plaza |
11:30-14:30 |
Zirkua | Adin guztiak | |
| Areetako Geltokia plaza | 17:00-19:00 | 0-3 urteko Ludoteka | Jolasgunea | 0-3 |
| Areetako Geltokia plaza |
17:00-18:00 |
Tailerra | 6-12 | |
| Santa Eugenia plaza |
19:00 |
Musika | Adin guztiak | |
| Areetako Geltokia plazatik Zugazarte etorbidera |
21:00 |
Kalejira | Adin guztiak | |
| EKAINAK 4 Igandea | ||||
| Lekua | Ordutegia | Ikuskizuna | Diziplina | Adina |
| Areetako Geltokia plaza |
11:30 |
Titereak | Adin guztiak | |
| Areetako Geltokia plazatik Santa Eugenia plazara |
12:30 |
Dantza | Adin guztiak | |
| Santa Eugenia plaza | 13:15 | Bidaibizitzen (Zirkun Zirko) | Zirkua | Adin guztiak |
| Areetako Geltokia plaza |
17:00-19:00 |
Jolasgunea | 0-3 | |
| Areetako Geltokia plaza |
17:00 |
Ipuinkontalaria | 4-12 | |
| Eskoletako plaza |
18:00 |
Magia | Adin guztiak | |
| Santa Eugenia plaza |
20:00 |
Zirkua | Adin guztiak | |
| EKAINAK 9 Ostirala | ||||
| Lekua | Ordutegia | Ikuskizuna | Diziplina | Adina |
| Biotz Alai plaza |
17:00-19:00 |
Jolasgunea | Adin guztiak | |
| Biotz Alai plaza |
17:00-18:00 |
Tailerra | 4-12 | |
| Biotz Alai plaza | 19:00 | Gora Bihotzak (Eidabe) | Antzerkia | Adin guztiak |
| Algortako Geltokia plaza |
20:30 |
Clown | 6+ | |
| EKAINAK 10 Larunbata | ||||
| Lekua | Ordutegia | Ikuskizuna | Diziplina | Adina |
| San Nikolas plaza |
10:45 | 12:00 | 13:15 |
Gymkhana | Adin guztiak | |
| Algortako Geltokia plaza |
11:30-14:30 |
Instalazio partehartzailea | Adin guztiak | |
| San Nikolas plaza | 12:00 | Baserriko Porrusalda (Bapatean Zirko) | Antzerkia | Adin guztiak |
| Biotz Alai plaza |
17:00-19:00 |
Jolasgunea | Adin guztiak | |
| Biotz Alai plaza |
17:00-18:00 |
Tailerra | 6-12 | |
| Algortako Geltokia plaza |
19:00 |
Antzerkia | Adin guztiak | |
| San Nikolas plaza |
20:00 |
Zirkua | +6 | |
| Algortako Geltokia plaza Teilagorrira |
21:30 |
Kalejira | Adin guztiak | |
| EKAINAK 11 Igandea | ||||
| Lekua | Ordutegia | Ikuskizuna | Diziplina | Adina |
| San Nikolas plaza |
10:45 | 12:00 | 13:15 |
Gymkhana | Adin guztiak | |
| San Nikolas plaza |
11:30 |
Antzerkia | Adin guztiak | |
| San Nikolas plazatik Algortako Geltokia plazara | 12:30 | Buruhandi eta erraldoiak (Agurra) | Kalejira | Adin guztiak |
| Algortako Geltokia plaza |
13:30 |
Musika | Adin guztiak | |
| Biotz Alai plaza |
17:00-19:00 |
Jolasgunea | 0-3 | |
| San Nikolas plaza |
17:00-18:00 |
Tailerra | 8-12 | |
| Algortako Geltokia plaza |
19:00 |
Antzerkia | Adin guztiak | |
| San Nikolas plaza |
20:00 |
Zirkua | Adin guztiak |
|
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2023(e)ko ekainaren 2(e)tik 2023(e)ko ekainaren 11(e)ra
- LekuaGetxo
- ZenbatekoaDoan


