Federico García Lorcaren Poeta en Nueva York liburuan inspiratuta dago ikuskizun hau. García Lorcak 1929 eta 1930 artean idatzi zuen, Columbiako Unibertsitatean egin zuen egonaldian eta Kubara egin zuen bidaian. Liburua, Lorcarentzat, izu-garrasi bat izan zen, hiri handiko garaiko bidegabekeria, diskriminazio eta deshumanizazio sozialaren aurkako salaketarena.
Poemak errezitatzea, jazz musika eta liburuko zenbait pasartetatik egokitutako abestiak batzen ditu. Javier Asiain poetak New Yorken inspiratutako hitzaldi poetikoa egingo du, Lorcaren bertsoak birsortuz giro egokia sortzeko, 1929ko burtsako crack-ean, orduko krisi sozial eta etnikoan, Federico García Lorcaren krisi pertsonalean girotutako garai nahasi batean.
Gainera, kontzertu honek, 1933ko abuztuan Lorca Gayarre Antzokitik igaro zela gogorarazteko, hasierako aurkezpen labur bat dauka. La Barraca antzerki konpainiarekin Nafarroara egindako bisita ahaztezin hura, Nafar Ateneoak antolatu zuen. Joseba Eceolazak, “Tras la pista de Federico García Lorca” liburuaren egileak, duela 90 urteko oihartzunak ekarriko dizkigu
EGITARAUA
«Olas nunca repetidas».
Palabras para evocar tu nombre.
La aurora de Nueva York. -Danza de la muerte. -Oda al Rey de Harlem. -Nueva York oficina y denuncia.
Pequeño Vals Vienés. – Norma y paraíso de los negros. – El niño Staton. – Ciudad sin dueño. – Cementerio judío.
Drume negrita.
Manhattan.
Iraupena
90 minutu
Fitxa artistikoa
Interpreteak:
Poeta: Javier Asiáin. Abeslaria: Maia Catalán. Gitarra: Pedro Planillo. Kontrabaxua: Jorge Sánchez González. Saxofoi jotzailea: Adrián Antonio Buenaga. Bateria eta perkusioak: Dani Domínguez Olazarán.