Getxophoto 2023: "Heisenberg’s Offside", Jules Spinatsch-en erakusketa
Getxophoto 2023 jaialdiaren barruan.
Heisenberg’s Offside 2005eko Munduko Futbol Txapelketako sailkapenerako Suitza eta Frantziaren arteko partidan web cam batekin egindako irudi panoramikoa da. Zelai erdian kokatuta, estadioaren sabaiaren azpian, kamerak 3.003 irudi hartzeko programatu zen, hiru segundotik behin, 165 minutuz. Hasieran, partida hasi baino ordu erdi lehenago, ezkerretara jartzen da, zain dauden ikusleak erakutsiz; zelaiaren erdialderantz jarraitzen du, lehen eta bigarren zatiak jokatzen diren bitartean; eta, azkenik, behera begira jartzen da, eskuinerantz, partida amaitu eta ordu erdira, estadioa husten den bitartean. Ondoren, irudi guztiak kronologikoki konbinatu dira ikuspegi Panoramiko honetan.
Jules Spinatsch zaintza-teknologiaz baliatzen da futbolak eskaintzen duen ezohiko panoptikoa sortzeko, ikuskizun gisa bere errepresentaziotik kanpo gelditu ohi denaren bidez. Baloia ez da ikusten, jokoa bera ikusezina da. Horren ordez, argazkilariz, kamera-operadorez, mikrofonoz, jokalari gutxi batzuez, milaka zalez eta, batez ere, zelaiz osatutako tresneria tekniko eta gizatiarra agertzen da. Bere hitzetan, “gertakari-paisaia” bat da, ekitaldi supermediatiko baten dentsitatea offside eraikin bisual bihurtzen duena, non ikuskizuna planotik kanpo gelditzen den, jokoz kanpo.
Suitzako Davosen jaio zen 1964an, eta gaur egun Zurichen bizi da. Ingeniaritza elektrikoa eta soziologia ikasi zituen Zuricheko Unibertsitatean, eta argazkigintza dokumentala New Yorkeko ICPn. Ondoren, fotokazetari gisa jardun zuen, eta 2000. urteaz geroztik batez ere bere proiektu pertsonaletan lan egiten du. Bere lanen artean Surveillance Panorama Projects nabarmentzen da, New Yorkeko MoMAn erakutsi zen kamera automatikodun pieza sorta edo munduko gailurrei buruzko Temporary Discomfort. Les Rencontres d ‘Arles-en Prix du Livre saria jaso zuen azken sail horri buruzko liburuagatik, Paris Photo-ren International BMW Photography Prize, Swiss Art Award edo Werkpreis Telos Stiftung ere bai. Haren lana Haus der Kunst (Munich) Tate Modern-en (Londres), Palais de Beaux Arts-en (Brusela), Palazzo Strozzi-n (Florentzia), Nederlands Fotomuseum NFMn, Nederlands Architecture Museum-en (NAI Rotterdam) edo Centre de la Photographien (Geneva) erakutsi du, eta hainbat erakundetako bildumetan dago, hala nola, Kunsthaus Zurich, Fotomuseum Winterthur, Fondatione MAST Bolonia, MoMA New York, San Francisco MoMA, Nelson Atkins Museum Missouri, Collection National des Arts Plastique edota o Victoria and Albert Museum, Londres. Jules Spinatschek hamar bat monografia argitaratu ditu, azkena Davos is a Verb (2021).
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2023(e)ko ekainaren 1(e)tik 2023(e)ko ekainaren 25(e)ra
- LekuaAzoka (Torrene 4)
Getxo - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez


