Getxophoto 2023: "ENCERRONA VOL. 10"
Getxophoto 2023 jaialdiaren barruan.
Irudi garaikidearekin zerikusia duten gaiak berrikusteko eta bateratzeko gunea. Bertan parte hartuko dute Elisa Medde –komisario, idazle eta FOAM-eko editorea–, Alba Lafarga –kultur kudeatzaile eta video saiogilea YouTuben–, Jon Uriarte –Londreseko The Photographer’s Gallery-ko komisario digitala–, Marta Gili –Frantziako Argazkilaritzaren Goi Eskola Nazionaleko zuzendaria–, María Ptqk –kultura-ikertzailea eta Getxophotoko zuzendari artistikoa–, Azahara Cerezo –artista eta komisarioa– y Luis Juárez –Balam aldizkariaren editorea–. Hitzaldiak eta elkarrizketak goiz oso batean, giro lasaian eta ihesbiderik gabeko lekuan, ez hizlarientzat ezta bertaratzen direnentzat ere.
Diseinuak azeleratuta
9:30 – Aurkezpena eta ongi etorria
10:00 – Boterea Egin Publikoa
Irudi garaikidearen praktikak Foam eta Balam plataformetatik Elisa Medde, Luis Juárez eta Jon Uriarterekin (eng*)
11:20 – Ezin al da mundua gelditu?
Edizio honetako bihotzeraino goaz ETENAk gure bizitzetan duen esanahiari buruz hitz eginez, Marta Gili, Alba Lafarga y María Ptqkrekin (gazt.)
12:30 – Atsedenaldia eta kafea
13:00 – Irudi digitalaren azpiegiturak eta materialak
Irudien ingurumen-inpaktuaren inguruko elkarrizketa Azahara Cerezo eta Jon Uriarteren artean (gazt.)
*Aldibereko itzulpenarekin
Elisa Medde
Foam aldizkariko edizio arduradun ohia, komisarioa eta idazlea
Nuoron (Italia) 1981n jaioa, Elisa Meddek argazkigintzari eta ikusizko kulturari buruzko lanak argitaratu, komisariatu eta idazten ditu. Artearen Historia, Ikonologia eta Argazki Ikasketak eginak ditu. Bere ikerketek irudiaren, komunikazioaren eta botere-egituren arteko harremanari buruzko hausnarketa egiten dute. Elisa Medde hainbat saritarako hautagaien izendatzailea izan da eta hainbat epaimahairen buru ere bai, esaterako, KABK, ECAL, Brera Academy edota Fotofilmic. Foam Magazine, C4 Journal, Something We African Got, Vogue Italia / L ‘Omo Vogue, YET Magazine eta artista askoren liburuetarako idazten du.
Luis Juárez
Editorea eta kultur-kudeatzailea
Hondurasen 1991n jaia Buenos Airesen (Argentina) bizi eta lan egiten du Luis Juárezek. 2015etik, Revista Balam aldizkaria editatzen eta zuzentzen du. Argazkilaritza garaikideari buruzko aldizkari honetan, gutxiengoekin eta disidentziarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituzte alez ale. MIGRAko zuzendaria ere bada, Buenos Aireseko Arte Liburuen Azoka eta Argentinan egoitza duen kolektiboa. MIGRA hain zuzen ere, argitalpen eta arte inprimatuetarako espazio komunitario bat sortzeko beharretik sortu zuen. Argentinako Trans Memoriaren Artxiboko kidea eta erredakzio saileko koordinatzailea da. Queer jarreratik kultur proiektuetan lan egiten du, arautik kanpo dauden komunitate marjinalak indartzeko sareak eta aliantzak sortuz.
Alba Lafarga
Kultur-kudeatzailea eta bideo-saiogilea Youtuben
1994an Bartzelonan jaioa, Alba kultur-kudeatzailea eta bideo-saiogilea da Youtube bidez, eta bertan pentsamendua eta kultura herrikoia nahasten dituen kanala du. Filosofian graduatua da eta Bartzelonako Unibertsitatean Kultur Kudeaketako maisutza dauka. Kultur jarduerak produzitzen eta komunikatzen lagundu du hainbat erakunderekin, hala nola CCCBrekin, Barcelona Pensa Filosofia Jaialdiarekin edo Institut d’Humancorekin. 2023an argitaratu berri den Memeceno. La era del meme en internet liburuaren egilekidea da.
Marta Gili
Erakusketen komisarioa eta programatzailea, arte-kritikaria
1957an Bartzelonan jaioa, Marta Gili Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatean. Bere ibilbide luzearen barruan, Kataluniako Primavera Fotogràfica Jaialdiaren batzorde antolatzaileko kide, Bartzelonako Fundació Caixako Arcs Aretoko zuzendari edo La Caixa Fundazioaren Argazki eta Ikusizko Arteen Saileko arduradun izatea dira aipagarriak. 2006an Frantziako testuingurura joan zen Parisko Nationale du Jeu de Paume Galerie zuzentzera eta 2019az geroztik Arleseko École Nationale Supérieure de la Photographie-ko zuzendaria da.
Azahara Cerezo
Artista eta komisarioa
1988an Celràn (Girona) jaioa. Bere praktika artistikoa proiektuen komisariotza- eta koordinazio-lanekin konbinatzen du, digitalizazio prozesuekiko eta hauek lurraldean duten eraginekiko etengabeko interesarekin. Bere lana, besteak beste, Nueva Yorkeko Cervantes Institutuan, Bienalsurren (Cucuta, Kolonbia), Nieuwe Viden (Haarlem, Holanda), MUSACen (Leon) eta MACBAn (Bartzelona) erakutsi du. Hitzaldiak eta tailerrak egin ditu ekimen hauetan: Immaterial (Medialab Tabakalera, Donosti), AMRO (Linz, Austria), Screenwalks (Fotomuseum Winterthur, Suiza y The Photographers Gallery, Londres) edo Santa Mònica (Bartzelona). Duela gutxi, ARTéCHO – Art, Economy & Technology Europako programan aukeratua izan da.
Jon Uriarte
Artista, komisario digitala The Photographers’ Gallery-n
Hondarribian 1980an jaioa, Argazkilaritza ikasi zuen Bartzelonan eta Nueva Yorkeko ICP-n. PhotoEspaña eta Madrilgo Europear Unibertsitatearen master bat gauzatu zuen Proiektu eta Teoria Artistikoetan. Bere lana zentro eta galeria ugaritan egon da ikusgai, bakarkako eta talde erakusketetan, Madrilen, Donostian, Nueva Yorken, Berlin edo Bartzelonan esaterako. Widephoto plataforma independientearen fundatzailea izan zen eta hiru urtez Foto Colectaniaren DONE proiektuaren zuzendaria. 2020tik 2022ra Getxophoto Jaialdiaren komisarioa izan da. Egun The Photographers’ Galleryn komisario digital moduan dihardu Londresen.
María Ptqk
Komisario independente, kultura-ikertzailea eta Getxophotoko zuzendari artistikoa
1976an Bilbon jaioa, María Ptqk ikerketa artistikoan doktorea da EHUn, Zuzenbidean lizentziaduna eta Zientzia Ekonomikoetan graduatua, DEA Nazioarteko Zuzenbide Publikoan eta Kultur Kudeaketan Masterra. Artearen, teknozientziaren eta feminismoen arteko elkarguneetan egiten du lan. Besteak beste, honako erakundeekin egin du lan: Medialab Prado, Azkuna Zentroa, Fundación Daniel y Nina Carasso, CCCB, Jeu de Paume eta GenderArtNet. Komisariatu dituen erakusketen artean daude, A propósito del Chthuluceno y sus especies compañeras (Espace virtuel du Jeu de Paume, Paris, 2017), Ciencia fricción. Vida entre especies compañeras (CCCB) edota Extinción Remota Detectada (LABoral, Gijón).
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2023(e)ko Ekainak 1
- Ordutegia9:30 – 14:30
- LekuaPunta Begoña Galeriak (Ereaga kaia)
Getxo - Zenbatekoa20 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania


