Erakusketa: "Euskal txirrindularitza eta Frantziako Tourreko maillotak"
Frantziako Tourra Gasteizen izango dela probestuz, erakusketa honek euskal txirrindularitzarekin eta Frantziako Tourrarekin lotutako 100 maillot baino gehiago ikusteko aukera emango du.
Txirrindularitzaren zale amorratu den Adrián Jimenez Rubio asturiarraren bilduma honek, txirrindularitzako zaleei, eta gizarteari oro har, euskal txirrindularitzaren eta Frantziako Tourraren ikuspegi berri eta aberasgarriaz gozatzeko aukera emango die.
Erakusketa bi ataletan antolatuta dago. Alde batetik, ekainaren 1etik 15era, euskal txirrindulari eta taldeen eta Itzuliko maillotak (eta erlojupeko buzoak) izango dira ikusgai eta, bestetik, hilaren 16tik 29ra, Frantziako Tourreko sari nagusietako jertseak (maillot horiak, berdeak, motadunak eta zuriak), proba honetan parte hartu duten zenbait talderen edizio bereziekin batera. Gainera, Santinik, Tourraren babesle ofizialak, 2023ko edizioko zortzi maillot ofizial utziko ditu, sari bakoitzeko bi.
Mailloten bilduma ikusgarria
KAS, Euskaltel Euskadi, SKY, Movistar, Astana, Quick Step bezalako taldeen eta Mikel Landa, Omar Fraile, Pello Bilbao, Izagirre anaiak edo Gonzalez de Galdeano, Joseba Beloki, Abraham Olano, Mikel Nieve, Haimar Zubeldia, Juanma Garate, Bingen Fernández edo Julian Gorospe txirrindularien elastikoez gain, benetako bitxiak ere ikusi ahal izango dira, hala nola, Igor Astarloa Cofidis taldearekin munduko txapeldun izan zeneko maillota, Javier Mauleonen Mapei GB 1996 mitikoko jertseak eta Jon Unzagaren ‘Italiako Giroa’ bertsioa, Javier Otxoa zenduaren 2000. urteko Kelme Halcon Viajes taldekoa, taldeko guztien sinadurekin, ‘Gemeaz Cusin Zor’ Espainiako txapeldunarena, Jesús Ibáñez Loyo arabarraren ‘Italia’ edizioa, Txomin Perurena eta Miguel Mari Lasa bezalako historikoen janzkiak… Itzuliko liderraren maillotak ere barne hartzen ditu, hala nola, Vingegaard, Roglic eta Alejandro Valverderenak, besteak beste.
Frantziako Tourreko onenak bereizten dituzten ekipazioei dagokienez, Tadej Poga?ar edo Chris Froome eta jada txirrindulari ohi diren Miguel Indurain, Bernard Hinault, Eddy Merckx, Alberto Contador, Carlos Sastre eta Luis Ocaña bezalako txirrindularien maillot horiak ikusi ahal izango dira. Erregulartasunari dagozkien berde kolorekoen artean, Peter Sagan, Erik Zabel eta Oscar Freirerenak egongo dira, eta mota gorrietako beste batzuk ere izango dira, besteak beste, Samuel Sanchez, Tony Rominger, Julian Alaphilippe eta mendiko saria gehien, zazpi aldiz, irabazi duen Richard Virenque txirrindulariarenak. Azkenik, Frantziako lasterketako gazterik onena bereizten duten zurien artean Egan Bernal, Nairo Quintana, Andy Schleck eta 45 urterekin oraindik jardunean dagoen Oscar Sevilla txirrindulariarenak aurkezten dira. Santini markako maillot ofizialak ere erakutsiko dira, 2023ko edizioari dagozkionak, Grand Départ Pays Basqueri, hain zuzen ere.
‘Tour’ bloke honen barruan, ‘Grande Boucle’-rentzat egindako edizio esklusiboak ere ikusi ahal izango dira. 1994ko Mercatone Uno taldeko kamiseta, ONCEko arropa beltzak eta arrosak, La Vie Claire Tour 1986ko maillota, 2016ko Tinkoff La Datcha taldearen jertsea, 1999ko Saeco Cannondale taldearen maillota eta 2004ko Domina Vancanze taldearen elastikoa eta txalekoa, biak Mario Cipollini esprinter handiaren taldeak, edo Wout Van Aertentzat esklusiboki egindako “masterpiece” modeloa, dira jantzi ikusgarrienetako batzuk, baita Marino Lejarretak, urte berean Millaun etapa bat irabazi zuenak, sinatutako ONCE taldeko 1990eko Frantziako Tourreko edizio berezia ere.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2023(e)ko ekainaren 1(e)tik 2023(e)ko ekainaren 29(e)ra
- Lekua Ignacio Aldecoa Kultur Etxea
Paseo de la Florida, 9
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Ignacio Aldecoa Kultur Etxea


