ACT Festival 2023: "La Camaleona y la Pámpara"

Bilbao 2023(e)ko Maiatzak 31
  • ACT Festival 2023: "La Camaleona y la Pámpara"

ACT Festival 2023 egitarauaren barruan.

ACT Jaialdiaren XX. urteurrena ospatzeko ikastaro berezien barruan, 3. eta 4. mailako ikasleek, Fernando Montoyaren gidaritzapean, BAI Eskolan sormena eta antzerkigintza berriak landu dituzte. Aurkeztuko duten lana prozesu honen emaitza da: testuetatik, musikatik eta horiek sortzen dituzten irudietatik abiatuta eraikitako istorioa, elementu klasikoak zein garaikideak dituena, hala nola, koru greziarra edo aukeratutako lengoaia, besteak beste. Hau da Camaleona eta Pámpararen istorioa, 16 abestiren gainean antzezten den dibertimendua. Gozatu dezazuen espero dugu.

  • Konpainia: BAI Eskolako 3. eta 4. mailako ikasleak
  • Iraupena: 20'
  • Hizkuntza: Testurik gabe
  • Kategoria: Antzerkia
  • Jatorria: Euskal Herria
  • Cast: Dramaturgy, Direction: Fernando Montoya; Interpretation: Yaricsa Ampudia, Alazne Andrés, Daniela Becerra, Haizea Beltrán, Enara Dominguez, Jon Ander Fernández, Patricia Higuera, Natalie Le Du, María López, Yan Pinto, Maialen Torre, Aritz Udaondo, Sara del Valle, Markel Vázquez.

Laburrean

Non