"Otros aires" + "Tambours de feu"

Basauri 2023(e)ko Maiatzak 29
  • "Otros aires" + "Tambours de feu"
  • "Otros aires" + "Tambours de feu"

Otros aires

Argentinako bi artistek beren kezkak eta bizipenik sakonenak helaraziko dituzte.

Beren jatorri latinoamerikarra agerian geratuko da agertokian; izan ere, bi pertsonaiek, desberdintasun argiak izan arren, adostasuna bilatuko dute elkartze eta ez-elkartzeen bidez, betiere hankaz gora dagoen errealitatea biziz.

Unibertso argentinarrera eramango gaituzte; horretarako, aparteko atmosfera sortuko dute bihurrikeri eta umorearekin. Tangoa eta bere apaindurak. Rock latinoamerikarra eta dantza klasikoa. Binakako akrobazia eta bere intimitatea.

Ezaugarri propio nabarmenak dituen bikote baten mundua ezagutzeko eta bertan barneratzeko gonbitea egingo diete ikus-entzuleei; halaber, herrialde bat erakutsiko diete, non ezegonkortasuna onartzea eta malgua izatea biziirauteko nahitaezkoa den.

 

Tambours de feu

Aker, akelarreko deabrua, hor dabil kaleetan zehar bere perkusionisten lagun taldearekin gure herri eta hirietan zehar ibiltzeko prest. Zuzeneko musika, piroteknia eta izugarrizko efektu espezialez osatutako ikuskizuna. Esku bat danborrean eta bestea “zirian”. Honela sortu da Deabru Beltzak taldearen proposamen berria.

Ikuskizun honek, musika, piroteknia eta efektu bereziak nahasten du ibilbidearen zehar Su primitiboa eta erritmo sorginduak, ikuslen lilura bihurtzen du.

 

geuria.eus/

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Konpainia
  • Data 2023(e)ko Maiatzak 29
  • Ordutegia21:00
  • LekuaUdaletxe Plaza
    Basauri
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • HizkuntzaBat ere ez

Non