"Besarkada"
Besarkada kontenplaziorako, isiltasunerako espazioa uzten du. Gorputzak geldirik daude, irudiak ikuspegi infinitua du, eta 360ºtan xehetasun bakoitza baloratzen da. Bi emakumeren bikotea, bi eskultura; beren bidaian soinu-paisaiak babesten ditu, eta irudiek gogora ekartzen dizkigute emozioak eta gure bizitzan zehar bizi ditugun besarkada infinituetan egongo dira bilduta. Gorputz lokaztuak, elkar moldatzeko eta keinu bakoitzarekin eraldatzeko; hala, ukitu bakoitzean aztarna utziko da. Presarik gabe. Erlazioaren eta lagunarteko loturaren metafora; lokatzezko eskultura bat da, eta bizitzan zehar moldatzen da elkarguneei eta desengainuei esker. Moldatzearen eta eraldatzearen ideia eta pasatzean uzten duten aztarna; horiek direla bide, Abrazo lan dotorearen bidez egindako espazio goxo eta sentikor bihurtzen da.
- Koreografia: Jatorrizko ideia: Nerea Martínez
- Zuzendaritza: Proiektuaren zuzendaritza: Nerea Martínez
- Zuzendaritza artistikoa: Matxalen Bilbao
- Antzezleak: Natalia García, Nerea Martínez
- Eszenografia: Iñaki Etxeandia
- Jantziak: Mónica Lavandera
- Musika: Mikel R. Nieto
- Argiak: Francisco Trujillo
- Soinua: Mikel R. Nieto
- Argazkia – Bideoa: Jesús Robisco
- Testua: Alfredo García
Nerea Martínez: dantzaria eta antzezlea
Bere sustraiak aurkitu nahian ekin zion bere lan sortzaileari. Portugaleten jaio zen, eta Elai-Alaia dantza eta musika tradizionalaren taldean hasi zen dantzatzen. Talde horri zor dizkio dantzaren aldeko jakin-mina eta bertutea. 2017an BIRAKA bakarkakoa sortu zuen. Bere lanaren ezaugarrietakoa bat da elementu eszenikoak erabiltzean mugimenduan dagoen gorputzarekin espazioa partekatu eta garatzen dutela, betiere xehetasunaren bila. Modu horretan, eszenari dotoretasuna eta estetika ematen zaizkio. Eta, aldi berean, doitasuna eta zehaztasuna gorputzari.
Laburrean
- Mota Dantza
- KonpainiaNerea Martinez
- Data 2023(e)ko maiatzaren 27(e)tik 2023(e)ko maiatzaren 28(e)ra
- Ordutegia19:00
- Lekua La Fundición
Francesc Macià, 1-3
Bilbao - Zenbatekoa7 / 14 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaBat ere ez
- Web La Fundición


