Kontakizun laburrak idazteko tailerra
Lynette Yiadom-Boakye artistaren fikzio laburrekin lotuta, kontakizuna ardatz duen sormenezko idazketa tailerra emango du Txani Rodriguez idazle, kazetari eta gidoilariak (2021ean Euskadi Literatura Saria irabazi zuen gaztelaniazko literatura sailean). Yiadom-Boakyek berak kontakizun laburrak eta poesia idazten ditu; horren harira, hastapen-tailer honetako parte-hartzaileek narratibaren oinarriak eta erreminta nagusiak ezagutuko dituzte, eta aukera izango dute irudimena askatzeko eta Museoko aretoetan ikusgai dauden lanak inspirazio-iturritzat erabiltzeko.
Iraupena, gutxi gorabehera: 90 min. Lekua eta ordua: Liburutegia, 12:00 eta 17:30
Ez da beharrezkoa aurretik ezagutzarik izatea. Plaza-kopuru mugatua.
Laburrean
- Mota Formakuntza
- Data 2023(e)ko Maiatzak 26
- Ordutegia12:30 eta 17:30
- Lekua Guggenheim Bilbao Museoa
Abandoibarra Etorbidea, 2
Bilbao - Web Guggenheim Bilbao Museoa


