Ruper Ordorika

Estella-Lizarra 2023(e)ko Maiatzak 25
  • Ruper Ordorika

Ruper Ordorika ahots bereziko kantaria dugu, musikaltasun oparoaz gain, testu bikainak lantzen dituena. Bere ibilbidean, disko haundiak osatu ditu bai bere kantu ezagunekin,  bai eta “Hiru Truku” taldearekin, Euskal Herriko kantu zaharrei buruzko hiru, hain zuzen.

Ruper Ordorika maila gorenean dabil euskal musikan, dela berak idatzitako kantuekin, dela Bernardo Atxaga edo Joseba Sarrionandia bezalako idazleen testuekin. Oihartzun sakoneko abesti-egilea dugu.

Oraingoan Ruper Ordorika horrela arituko zaigu: ahots eta gitarra soilez. Kontzertu berezia… Era elektrikoan nahiz era akustikoan mugak gainditzeko gai den musikaria dela erakutsi du Ruper Ordorikak.

"Amour eta toujours" diskoaren fitxa

Peña La Bota

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Maiatzak 25
  • Ordutegia18:30
  • LekuaPeña La Bota
    Valdeallín, s/n
    Estella-Lizarra
  • Zenbatekoa10 / 12 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Info Gehiago

Non