M-Fest! 2023: mural kolaboratzailea
M-Fest 2023 egitarauaren barruan.
(OHARRA: maiatzaren 27an, larunbata, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 19:30era bisitatu ahalko da murala)
Carolinas Mattos eta Ania Sáenz de Buruaga ilustratzaileek haien estilo pertsonalak uztartuko dituzte, horman islatzeko Mfestaren hainbat helburu: Partaidetza, sorkuntza, artisautza, musika. Ikusiko dugu zein kolore eta formekin harritzen gaituzten.
Carolina Mattos (1988, Buenos Aires, Argentina)
Gasteizen bizi da duela 6 urte. Freelance ilustratzailea naiz, eta kartelgintzan, publizitate-ilustrazioan, horma-irudietan eta merkatuetan parte hartzen dut, nire lana salduz. Nire irudietan oso garrantzitsuak diratesturak eta kolorea. Inguratzen gaituen mundua modu aske eta neurrigabean irudikatzen saiatzen naiz, mugimendua eta freskotasuna sortzeko. Naturako gaiak ilustratzea gustatzen zait, jendea ondo pasatzen, feminismoa, eszena zoriontsuak, eszena tristeak, baina dena kolore eta mugimendu askorekin.
Ania Sáenz de Buruaga, 1988an jaiotako ilustratzaile gasteiztarra
Publizitatea eta Giza Baliabideak ikasteak eta aurkezten zaizkidan aukera guztiei baietz esateak ilustratzaile gisa lan egitera eraman naute. Batez ere ilustratzaile-disenatzaile gisa parte hartzen dut gizarte-eraldaketarako proiektuetan. Bestalde, ilustrazio “askeagoak” ere egiten ditut, zeinekin nire emozioak adierazten ditudan eta haiekin merkatuetan edo kultura-espazio ezberdinetan parte hartzen dut.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2023(e)ko maiatzaren 25(e)tik 2023(e)ko ekainaren 3(e)ra
- OrdutegiaOstegunetik ostiralera: 19:00-21:00. Larunbata: 12:00-14:00.
- Lekua Labe Gazte Laborategia
San Vicente de Paul Kalea, 21
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Labe Gazte Laborategia


