SERGIO LUQUE Y JUAN CARLOS BLANCAS: "LA LÉGENDE D’EER (XENAKIS)"
Sergio Luque konpositoreak eta Juan Carlos Blancas soinu-diseinatzaileak "La légende d’eer" interpretatuko dute. Iannis Xenakis konpositoreak sortu zuen, musika elektronikoaren aitzindaritzat eta musika estokastikoaren sortzailetzat jotzen denak.
Pieza hau bere obrarik enblematikoenetako bat da, elektronikaren maisulanetako bat, 1977 eta 1978 artean konposatua, eta Parisko Georges Pompideu zentroaren inaugurazioan estreinatua. "La légende d’eer" (1977- 1978) Xenakisek bere bizitzan barrena sortu zituen bost politopoetako bat da. Sorkuntza horiek hainbat bitarteko baliatzen dituzte, hala nola musika, arkitektura, argia, bisualak eta testuak. Kasu honetan, Sergio Luquek eta Juan Carlos Blancasek interpretatuko dute obra, artistek kanal anitzeko bertsioan prestatuta.
Sergio Luque ahots-musika, musika instrumental eta elektroakustikoko konpositorea, eta ordenagailu bidezko musika-ikertzailea da. Katarina Gurska Goi Mailako Zentroko Konposizio Elektroakustikoko eta Bitarteko Berrietako Masterraren zuzendarikide, eta Hagako Errege Kontserbatorioko irakasle gonbidatua da. Era berean, Birminghameko Unibertsitateko Konposizioko doktorea da.
Juan Carlos Blancas soinu-diseinatzailea, musikaria eta irakaslea da. Esperientzia handia du soinu-espazioak sortzen, ikus-entzunezko, literaturako eta eszenako proiektu artistikoetarako. Landa-grabazioak egiten espezializatuta dago, bai eta material hori programazio- inguruneetan eraldatzen eta prozesatzen ere. CRC Arte Digitaleko Kultura Elkartearen kide sortzailea da.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Maiatzak 23
- Ordutegia19:00
- Lekua AZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao - Zenbatekoa10 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaBat ere ez
- Web AZ Azkuna Zentroa


