"Gure Kanoa"

Andoain 2023(e)ko Maiatzak 21
  • "Gure Kanoa"

Gure Kanoa, Abba, Senegaleko arrantzale familia batean jaiotako haur ausart zein xarmagarriaren istorioa dugu. “Arrainen Etxean” arrantza egiten jarraitu ahal izateko, Abba abentura luzean murgilduko da, bi mundu ezberdinen kulturak hurbilduz eta Maam Kumbaren ahotsa Izaroren herriraino emanez.

Migrazioa, Ipar eta Hegoaldeko herrialdeen arteko harremana eta ama lurraren zaintza izango ditugu gai nagusi ikusle guztientzako txontxongilo ikuskizun sakon, dibertigarri eta poetiko honetan.

Abentura eta pasioz beteriko istorio honek, herrien taupada eta kantuen bitartez, esperantzak bizitzarekin elkarbizitzen duen parajera eramango gaitu.

Zurrunka antzerki-taldea

Zurrunka antzerki-taldea 2008an sortu zen. Konpainiak hainbat arlo eszenikotan jardun duen arren, egun, txotxongiloen eta itzalen antzerkian espezializatutako konpainia da.

Gizartearen arazoak eta ezinegonak soiltasunaren, umorearen eta poesiaren bidez islatu eta transmititzeko printzipioarekin konprometituta dago beti. Hala, gogoetaren ispilu eta sustatzaile bihurtzen dira aldi berean. Lan honekin, Senegaleko arrantzaleen unibertsora eramango gaituzte.

bastero.eus

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non