Poetak Maiatzean 2023: Solasaldi poetikoa Aurora Luquerekin
Poetak Maiatzean 2023 jaialdiaren barruan.
Solasaldi poetikoa Aurora Luquerekin (2022ko Poesia Sari Nazionala).
Aurora Luque (Almeria, 1962). Poeta -batez ere-, poesia itzultzailea eta filologo klasikoan doktorea Salamancako Unibertsitatean. Ikerlari gisa, mundu klasikoa, emakumeen literatura (María Rosa de Galvez ilustratuaren obrari buruz, adibidez, lau izenburu argitaratu ditu) eta poesiaren itzulpena dira bere interes ildo nagusiak.
Bere azken argitalpenen artean nabarmentzekoak dira Un número finito de veranos (Milenio, 2021, 2022ko Poesia Sari Nazionala), Homérica antologia (Jákara, Málaga, 2022), Carpe amorem, su poesía amorosa berrargitalpena (Renacimiento, 2021) eta bere lanaren suedierazko itzulpena, Grip Natten (Ellerströms, 2022).
2023ko ekainean Acantiladon argitaratuko du bere poesiaren bilduma. 2023ko udazkenean, Eskiloren Hiketides liburuaren itzulpena agertuko da Vaso Roto argitaletxean.
Bere beste poema liburu batzuk: Gavieras (2020), Personal & político (2015), La siesta de Epicuro (2008), Camaradas de Ícaro (2003), Transitoria (1998), Carpe noctem (1994) eta Problemas de doblaje (1990).
Besteak beste, Loewe saria, Generación del 27 saria, Andaluziako kritika saria eta Adonáis sariaren akzesita jaso ditu.
Antzinako poesia grekoa itzuli du, batez ere: Saforen Poemas y testimonios, Anne Carsonen If not, Winter. Fragments of Sappho eta Grecorromanas. Lírica superviviente (hirurak 2020an); Aquel vivir del mar. El mar en la poesía griega (2015) eta Los dados de Eros. Antología de poesía erótica griega (2000). Eta Louise Labé, Renée Vivien edo Catulo bezalako poetak. 2010ean, J. M. Caballero Bonalden Ruido de muchas aguas antologia prestatu zuen, eta Isabel Oyarzabalen eta Mercedes Matamorosen lanak editatu eta haiei hitzaurrea idatzi die.
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2023(e)ko Maiatzak 16
- Ordutegia12:00
- LekuaNH Canciller Ayala hotela
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania


