"Besoetako ipuinak"
Aktore, pailazo eta kontalari giza aritzen den Ana Apika emakumea Larrabetzutik dator.
Ipuinak kontatzea komunikazio hutsa da berarentzat. Egia, hurbiltasuna, gozamena eta emozioa ezinbestekoak dira arte horretarako.
Pedagogian lizentziatua eta eskarmentu handiko kontalari honek haur txiki-txikientzat kontaketa berezia ekarriko du gure liburutegira.
Ipuin, kontu eta kantu saio berezia familian gozatzeko, 1 eta 3 urte bitarteko umeei zuzendua, gehi ama edo aita.
Emozioak eta sorpresak lapikoan sartuko ditugu. Hauekin batera irudi poetikoak, soinu ederrak, kanta txikiak eta liburu politak erabiliz haur-literaturan murgilduko gara.
IZEN-EMATEA INSCRIPCIÓN: Sarrera gonbidapenarekin. Eskatu liburutegian maiatzaren 2tik aurrera
Laburrean
- Mota Haur jarduera
- KonpainiaAna Apika
- Data 2023(e)ko Maiatzak 16
- Ordutegia17:00
- Lekua Edurne Garitazelaia Kultur Etxea (Arrigorriaga)
Urgoiti Pasealekua, 8
Arrigorriaga - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Web Edurne Garitazelaia Kultur Etxea (Arrigorriaga)


